Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Arrazak eta etenak josten

2021eko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Zapiak josten ari dira, herriz herri, hainbat andre. Josi eta josi. Harremanak josi, aliantzak josi, josi, josi, josi... Gaur abiatuko da Emakumeen Mundu Martxa, herriz herri, zapi horiek jasotzera. Villabonatik (Gipuzkoa) aterako da, eta Miarritzen bukatuko da, astebete geroago. Pandemia baino hilabete pare bat lehenago izan ziren Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak, eta han ari ziren josten harreman horietako asko. Arrazializazioaren eta kolonialismoaren gaia lehertu zen. Izan ziren mahai kolpeak, deserosotasunak eta uste gabeko pribilegioen deskubritzeak. Handik jaiki ostean, joskintzan hasi zen mugimendu feminista; arrakala eta zauriak gozatzen.

Pandemia etorri zen, ordea, eta hankaz gora jarri zituen bizitzak. Bakartu egin gintuen; preso sartu norbere etxean, eta ez beti bizilagun onenarekin. Harremanak josteko baliabide teknologikoak badiren arren, haiek, askotan, ez dute egon behar gehiena dutenen eskura. Eta jositako harreman asko eten egin dira, guraize ebaki hotz batez.

Arrazakeriak gehien zapaltzen dituenetako asko joko zituen gogorren pandemiak ere. Baina beti geratzen dira hari muturrak eta heldulekuak. Erdi solte dauden hariei eusteko garaia da, josten hasitako zapiak ehuntzen jarraitzekoa. Oihal sendo eta ebakiezinak egiten segitzekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.