mikel p ansa
HIZPIDEAK

Emakumeak, pobreak eta beltzak

2022ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
AEBetako Auzitegi Gorenak erreka bazterrera botako du abortatzeko eskubidea, atzo argitara atera zen epaiaren zirriborroa onartzen badu azkenean. Auzi honek agerian uzten du justizia, funtsean, ez dela aseptikoa eta ideologiarik gabea: jendeen arabera aldatzen da justizia, eta garai historikoetako gatazka handien borroka leku suertatzen da. Eta gatazka honen ispiluan agertzen dira garaiotako menderatze bektore nagusiak: patriarkatua, arrazakeria eta pobretze ekonomikoa. Datuak oso argiak dira: AEBetan abortatzen duten andreen %60k dagoeneko badute beste umeren bat; %49 pobreziaren mugan daude; %58k ez dute aborturik egin lehenago; %46k ez dute bikotekiderik edo ezkongabeak dira; %57k 20 eta 29 urte bitartean dituzte.

Datu horiek erakusten dute, neurri handi batean, emakume pobre eta beltzen tresna bat dela abortua. Ez dute umerik izan nahi, eta gehienek ez dute baliabiderik. Abortuaren kontrako ekintzaileek, maiz, kapritxo gisa aurkezten dute abortua, baina arazoa askoz konplexuagoa da, eta ezin da legeekin soilik konpondu. Are gutxiago legeak kenduz. Abortuak andre guztientzat oinarrizko eskubidea izan beharko luke, baina oraingoan AEBetako justiziak bere saihets klasista eta elitistena agertu du, emakume zigortuenak are gehiago zigortzeko prest dagoela agertuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.