martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Hautagaien euskara maila

2023ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Udal eta foru hauteskundeak dauzkagu Hego Euskal Herrian, legeak agintzen duenez, maiatzaren azken igandean. Herritarrengandik gertuen dauden kargu politikoak aukeratuko ditugu, eta aise antzematen da berezitasun hori alderdien kanpainetan: hautagaiei ematen zaien protagonismoan, eta tokian tokiko proposamenetan. Horren ondorioz, alderdiek ahalegin berezia egin behar izaten dute osatuko duten zerrenda ahalik eta pluralena izan dadin: generoa, adina, jatorri soziala...

Duela urte dezente abiatu zituzten alderdiek, abertzaleek batik bat, euskara planak, barne funtzionamenduan eta kanpo komunikazioan euskarari lehentasunezko erabilera emateko. Horregatik da kezkagarria, planak abiatu zirenetik horrenbeste urte igarota, hainbat zerrendaburu abertzalek eskatu izana gaztelaniaz egitea egunkari honetan egindako hauteskunde kanpainako elkarrizketak. 2023an.

1982an onartu zuen Eusko Legebiltzarrak euskararen legea, eta 1986an Nafarroako Parlamentuak. Zein motibaziorekin hasiko da euskara ikasten, edo hobetzen, erakunde publiko batean lana aurkitu nahi duen herritarra, ikusten badu lan deialdi hori sinatu duen kargu publikoak ez duela euskaraz ondo egiten?

Koherentzia da politikari batek eduki behar dituen dohainik nagusietako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.