jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Mugak ezabatzen

2019ko apirilaren 11
00:00
Entzun
Trumpek esaten badu Netanyahuren garaipenak bakea ekarriko duela Palestinan, plantatu kaskoa.Israelgo Parlamenturako bozetako emaitzak ez du itxaropenerako tarterik utzi. Garailearen bakea, eta garaituaren zapalkuntza. Aurrez diseinatutako plan bat ari dira gauzatzen, nazioartearen pasibotasunaren aurrean: Jerusalem, Golango gainak eta, halako batean, Zisjordania. Trumpen administrazioak bi urte daramatzabakerako bere proposamena prestatzen, eta bozen ondoren aurkeztuko duela iragarri zuen. Horrek azken aldian adierazitako babesak eta Netanyahuren azken promesak garbi uzten dute oinarria zein den.

Estua izan da Benny Gantz eta Benjamin Netanyahuren arteko aldea bozetan, eta benetako garaileak Israelgo sektore muturrekoenak izan dira, kontserbadoreenak eta erlijiozaleenak. Netanyahurengan, babes politikoaren truke eta aitzakia horrekin marra gorriak zeharkatzen jarraitzeko prest dagoen presidentegaia dute: irabaziz gero Zisjordania bereganatuko duela zin egin berri du. Une hori iristen bada, ordea, ezingo zaie sektore horiei soilik egotzi gertatutakoaren ardura: parlamentuko siglen aniztasuna ez baita islatzen lurralde okupatuekiko politiketan. Bozetako emaitza esanguratsua da: aukeratu dituzten 120 parlamentarietatik soilik hamalau dira 1967ko mugetan oinarritzen den bi estatuen irtenbidearen aldekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.