HIZPIDEAK

Irale

Garikoitz Goikoetxea -

2020ko ekainak 18

Pausoa handia da: 1976-1977ko ikasturtean, EAEko hezkuntza publikoan, Lehen Hezkuntzako irakasleen %5ek baino gutxiagok zekiten euskaraz; gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren ardurapeko irakasle gehien-gehienek badakite euskaraz, eta euskaraz ematen dituzte eskolak. Eboluzioa argia izan da. Horretan zerikusia izan du belaunaldi euskaldunagoak irakasletzan sartu izanak, baina badago beste oinarri bat ere: milaka irakaslek euskalduntzeko eta eskolak euskaraz emateko egin duten ahalegina. Hor giltzarri izan da Eusko Jaurlaritzaren Irale egitasmoa, irakasleak euskalduntzeko sortutakoa.

Euskararen ezagutzak eboluzio argia izan du irakasleen artean, baina ez itzalik gabea. Bigarren hizkuntza gisa ikasi dute askok, eta erosoago aritzen dira erdaraz, batik bat ahozkoan. Hala jasoa du Jaurlaritzak berak Heziberri prozesuko txostenetan: «Jakina da irakasle asko ez daudela eroso euren euskara abileziak direla eta, batez ere lanetik kanpo euskara erabiltzeko aukera gutxi dutenak». Ezagutza orokortu arren, badago lana: ahozko trebetasuna garatu, hizkuntza egokitasuna hobetu, arlo soziolinguistikoa landu... Horiei ere heldu die Iralek.

Erronka ikusita, ez da albiste ona irailetik aurrera ez ematea irakasleen liberazioa dakarten ikastaroak. Irakasleen egonkortasuna gakoa da —argudio hori eman du Jaurlaritzak—, baina ez da funts gutxiagokoa hizkuntza lantzea. Funtsezko lanabesa da, eta badu premia. Areago hilabeteotako hutsunearen ondoren.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Basurtuko erietxearen kanpo aldean ostiralean hasi ziren PCR probak egiten. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

Berriro ere berrehun positibo baino gehiago egun bakarrean: 255

Mikel P. Ansa

Bezperan baino 39 kasu gutxiago detektatu dituzte azkeneko 24 orduetan, baina berrehuneko langatik gora jarraitzen dute eguneko kasu berriek. Nafarroak osasun arreta indartuko du.

Emakume bat Zisjordaniako Bani Naim herrian maskarak saltzen, hil hasierako irudi batean. ©ABED AL HASHLAMOUN / EFE

Palestinako kasuek gora jarraitzen dute, neurriak gogortu arren

Ander Perez Zala

PANek 11.000 positibo baino gehiago baieztatu ditu, eta haren diru sarrerak %80 txikitu dira

Adinekoen aldeko mezua. ©L. J / FOKU

Eguneko zentroak berriz martxan ipiniko dituzte

Berria

Orain bi aste, COVID-19aren kasuen igoerak arduratuta, eguneko zentroak ixtea komeni zela jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna