jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

'Ingeniaritza juridikoaren' sisteman preso

2019ko irailaren 11
00:00
Entzun
Amaraun judiziala esan dakioke edo Estrasburgok 2013an Parot doktrina bertan behera utzi bezperan Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak esan zuen bezala, ingeniaritza juridikoa. Josu Urrutikoetxeak gaur izango du Frantzian baldintzapean aske geratzeko egindako bigarren eskaera aztertzeko saioa. Lehenengoan, alde agertu zen epailea, baina amarauna egiten duen armiarmak azkar mugitu zituen bere hariak beste adabaki bat jartzeko.

Espainia ez dago prest Frantziari uzteko sistema judizialak zuzenbide estatu batean funtzionatu beharko lukeen bezala funtzionatzen. Hala erakusten du ekainaren 19an ETAko buru ohia behin-behinean aske uzteko Dei Auzitegiak hartu zuen erabakiaren ondoren erakutsi zuen azkartasunak. Urrutikoetxeak 68 urte ditu, gaitz larri bat du, egindako delituak errepikatzeko arriskurik ez dago, eta ihes egingo ez duelako bermea badago, baina, hala ere, larrutik ordainarazi nahi dizkiote direnak (bake elkarrizketatan parte hartzea) eta ez direnak (tartean ETA pm-ren hilketa bat ere, sekula polimilia izan ez zen arren).

ETA desagertu izana eta horren alde lan egin izana ez da nahikoa mendeku bila dabilen armiarmarentzat. Espainian, justizia amaraun bat da, eta, besterik ezean, sisteman nahi dute preso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.