jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Darpon izan da suebakia

2019ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak eta EAJk ez dute gehiago arriskatu nahi izan. Iazko ekainean lehertu zen Osakidetzako oposizioetako iruzurra, eta Jon Darponek dimisioa eman du azkenean. Nekez uler daiteke borondatezko pauso bat izan dela; hasieran «oportunistak» izatea leporatu zien salatzaileei Osasun sailburu kargutik. Gero, salaketen oinarrian «asmakeriak» zeudela esan zuen. Baina martxoa iritsi da, eta udaberriko hauteskundeen atarian gaitzespen mozioa galduko zutelakoan eta horrek dituen ondorioak ondo neurtuta, urratsa ematera behartu dituzte Darpon eta Eusko Jaurlaritza.

Osasun sailburu ohiak esan zuen Iñigo Urkullu lehendakariak kontrakoa esan arte jarraituko zuela karguan, eta azkenean ardura politikoa —berari hori besterik ez zegokiola esan zuen sailburu ohiak— Ajuria Enearaino iritsi da, lehendakariaren mahairaino. Baina baita harago ere. Zalantzarik gabe, EAJk arazoa errotik moztu nahi izan du. Ez baita ahaztu behar abenduan epaiaren zain geratu zela De Miguel auzia, eta egun batetik bestera atera litekeela goi-kargudun jeltzale izandako zenbaitzuen kontrako espetxe zigorra. Su handiago horren aurreikuspenarekin, EAJk ezin zuen hauteskundeetara iritsi beste su bat piztuta. Arrisku handiegia da bere burua gobernantza onaren ikur izatea nahi duen edonorentzat. Azkenean, Darponen dimisioa izan da suebakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.