jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Bukatu, erabat

2019ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
«Bukatu du ETAk, erabat». Izenburu hori jarri zion egunkari honek zenbaki berezi batean gaur urtebeteko gertaera historikoari. Jakina zen iristear zegoela azken erabakia, ETAren amaiera. Eta jakina zelako handia zen jakin-mina. Erabakia urardotzeko keinu oro zen bere mamiaren aitortza bat. Maiatzaren 3a zen.

David Plak atzo orrialde hauetan esan zuen moduan, baina, ETAren amaieraren iragarpenaren eguna ezin da bereizi aurreko urteetan izan zen prozesutik. 2010ean hasi zen amaiera garatzen, eta 2017ko apirileko desarmatzea eta iazko maiatzeko azken agiria ezin dira ulertu ETAk izateari uzteko Espainiako eta Frantziako estatuen aldetik izan zituen zailtasunak aintzat hartu gabe; Pla beraren atxiloketa, horren adibide. Baina atzera begira bezala, aurrera begiratzea ere eskatzen du iazko egun horrek. 2018ko maiatzaren 3a izan zen ETAk erabat bukatu zuen eguna. Amaiera horrek, ordea, behar du jarraipena. Foro Sozialak atzo azpimarratu zuen gizarte zibilaren garaipen bat izan zela ETAren azken zigilu hori, baina gogorarazi du «askatzeke dauden korapiloen» konponbidea ahalbidetu behar duela gizarte horrek berak: «Hori da berriro ez gertatzeko dagoen berme bakarra».

Gizarte zibilak parte hartze erabakigarria izan zuen ETAren amaieran. Orain ETA amaitu ondorenekoak falta dira. Bukatzeko, erabat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.