Garikoitz Goikoetxea.
HIZPIDEAK

Elkarbizitza eta distrakzioa

2020ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Bizikidetzarako ekarpenik batere egiten ez duten adierazpenak, argudio bidegabez josiak egin ditu Pablo Echeniquek, Unidas Podemos koalizioko eledunak. Felipe Gonzalez gerra zikinarekin lotu duten paperen harira, gaia isiltzearen alde egin du: «Mundu guztiak daki zer gertatu zen». Areago, ohartarazi du Podemos ez dela kontu horiekin «distraituko». Ordezkari politiko gehiago ere saiatu dira gaia isiltzen; tartean, Margarita Robles, Defentsa ministroa eta GALen auzian giltzarri izan zen estatu idazkaria. Argudiatu du epaiketa egin zela, eta zigorrak ezarri zirela. «Orainari eta etorkizunari begiratu behar zaie. Iraganari ere bai, noski, baina beti kutsu positiboarekin».

Bistakoa da GALen auziak egonezina sortzen duela alderdi sozialistako buruzagien artean, areago Gonzalezen figura tartean bada. Podemoseko arduradunen artean ere bai, ageri denez. Elkarbizitzarako urratsak egiteak, ordea, eskatzen du egonezin hori nork bere gain hartzea, eta bideak jartzea biktima guztiek izan ditzaten egia, justizia eta erreparazioa. Gobernuak pausoak eman ditu memoria historikoaren arloan. Ez da onargarria memoria historikoaren arloan eskuinak darabiltzan argudio zekenei heltzea gobernuak GALen kasuan.

Distantzia handia dago Madrildik Euskal Herrira elkarbizitza ehuntzeari dagokionez; Ahal Dugu-ren erantzuna da lekuko. Josten segitzea da erronka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.