martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Jakobinoen gillotina hizkuntzekin

2021eko irailaren 7a
00:00
Entzun
Askotan irakurri izan dugu jakobinoek eta girondarrek Frantziako Iraultza gidatzeko lehian bigarrenek irabazi balute, girondarrek alegia, askoz deszentralizatuago izango zatekeela Frantzia. Baina Frantzia zentralizatuaren aldeko sutsuek irabazi zutenez, Frantziako Iraultza eta zentralizazioa hitzak uztarri politiko berean ikusi ditugu orduz geroztik. Jakin gabe geratu ginen zer bilakaera edukiko zuen Frantziak girondarrek irabazi balute borroka latz hura. Gillotinatu egin baitzituzten jakobinoek girondarrak.

Arinegi «Europako demokrazia handia» deritzon estatuak, hamarkadak joan eta hamarkadak etorri, oso jarrera oztopatzailea eduki du frankoena ez ziren beste hizkuntzekin. Aurreko mendeetan, jarrera bera eduki zuten Europan bere barnean errealitate nazionalak biltzen dituzten estatuek, baina Frantziak ez du eskua ireki zenbaitek azken urteotan egin duten bezala. Ia bakarrik geratu da jarrera itxi eta kontserbadore horrekin. Errepresioaren bidea barik, heriotza goxoa.

Maskaren garaian, maskara erori egiten zaie gaurko jakobinoei eskoletako hizkuntza murgiltzea entzuten duten aldiro; Frantziaren batasunaren aurkako erasotzat jotzen baitute. Ederki jasan dute jokabide hori Ipar Euskal Herrian euskararen alde ari direnek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.