jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Klik txikiak

2019ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
L au hilabete pasatu dira Euskaraldia amaitu zela, eta, gaur, Korrikak berriro jarriko du euskal gizartea euskararen bueltan. Korrikak erakutsi du baduela jende multzo handi eta zabal bat mobilizatzeko gaitasuna, eta gizartea kohesionatzen duen ekimen batetik kanpo kokatzen du bere burua hortik kanpo geratzen denak. Batzuek Euskal Herriaren euskalduntzean sinesten dutelako eta beste batzuek sinesten dutenen ondoan egon nahi dutelako, gutxitan lez bilduko dira euskaldunak eta euskaltzaleak euskararen ardatzean.

Lekukoa badator eta lekukoa joan da, oihuak ozentzen dira eta isiltasuna itzultzen da, kaleak bete dira eta atzera hustu dira berriro. Korrika iragankorra dela pentsa liteke momentuan gertatzen den zerbait dela uste bada. Baina ez da hala, fenomeno bat bihurtu da, lekukoaren 11 egunei gaina hartzen diena. Gaur arratsaldeko 17:00ak iritsi baino lehen jada Korrika jada pasatzen ari den zerbait baita: ikastetxeetan, euskaltegietan, lagun artean, lantegietan eta erabakiak hartzen diren mahaietan. Aitorpen hori du lorpenik handiena ekimen ibiltariak.

Klika du aurtengo leloa. Euskararen alde klik egitera gonbidatzen du AEKk, konpromisoak hartzera. Esan bezala, klik handi bat lortu baitu Korrikak ia 30 urteko ibilbidean: jendearen txipak aldatzea. Baina gizartea bat eginda, orain klik txikiak falta dira, Euskaraldiakoak bezala, norberarenak eta iraunkorrak. Azken finean, pauso txikiek eramango dute lekukoa Garestik Gasteizera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.