Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Gerrak urtebete

2023ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Gaurko egunez, duela urtebete, Errusiak ustekabean harrapatu zuen Mendebaldea. Edo ez. Aurreko asteetan tentsioa gorantz zihoan nabarmen, eta agerikoa zen, halaber, ahalegin diplomatikoek ez zutela emaitzarik ematen. Hala, Putinek botoi gorria sakatu zuen, eta Ukraina inbaditzeari ekin zion Errusiak. Errusia ahalguztidunaren aurrean Ukrainak ezer gutxi iraun zezakeela-eta, gerra labur baten iragarpenak nagusitu ziren adituen ahotan. Baina ez; negoziazioak etenda, esan daiteke duela urtebete baino gordinagoa dela gatazka. Mendebaldeak gero eta aktiboago parte hartzen du; bidaliko ez zituztela esandako tankeak bidaltzen ari dira NATOko herrialdeak oraintxe, eta Zelenski hegazkinak eskatzen ari da —ikusteko dago lortuko dituen—. Errusiak, berriz, eten egin duarma nuklearrak kontrolatzeko AEBekin sinatua zuen itun bakarra, eta Mendebaldeari egotzi dio gerra hasi izana bera ere.

Horiek horrela, gerra berehalakoan bukatuko den esperantza handirik ez dago. Negoziazio emankorrik ez da sekula izan, eta ez dirudi protagonista nagusiek —ez eta inguruan dituzten bigarren mailako eragile ez hain bigarren mailakoek ere— horretarako borondatea dutenik. Bitartean, gerra hotz baten gero eta antz handiagoa hartzen ari da Mendebaldearen eta Errusiaren arteko harremana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.