mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Burujabetza auzi bat

2023ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Usansolok udalerri gisa eratzeko prozesuan jarraitzen du: udala osatzeko batzordea sortu zuten atzo. Bizkaiko 113. udalerri gisa jarduteko esperantza dute. Esperantza, Espainiako Estatuaren Abokatutzak Damoklesen ezpata paratua baitu Usansoloko herritarren borondatearen gainean, Galdakaoko Udalak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek Espainiako legedia urratu dutelakoan horri bide emateagatik.

Euskal Herrian, Kantauriko isurialdean bereziki, erreka bazter, mendi tarte eta zokogune orotan dago herri izaera duen komunitate bat, bizimodu eta identitate propio bat garatu duena administrazio handiago batetik aparte, eta, batzuetan, udalerri gisa antolatzeko borondate nabarmena agertzen duena. Auzia konpontzeko bide logikoenari jarraitu diote Usansolon: herritarren ordezkariek, banaketak eragiten dion udalak eta probintziak konpondu dute, herritarren borondatea printzipiotzat hartuta.

Baina estatuek duten bertze botere gutiziatuetako bat da lurraldea antolatzea, eta eguzki sistemako autonomiarik zabalenak baimendu dituen erresumak, intimitatean, maite du iparraldeko bizilagun errepublikanoaren jakobinismoa: 5.000 biztanle, edo ez dago udalerririk. Erromatik erabakiko da nola antolatu Galiako herrixkak, Britainiako lautadak eta Rhinen ibai hegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.