Auzitegi Nazionalak ez du onartu 'Bateragune' berriro egiteko eskea

Andoni Imaz.
2020ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du onartu Bateragune auzia berriro epaitzeko eskaera. Joan den abuztuan behin betiko itxi zen auzia, Espainiako Auzitegi Gorenak men egin baitzion Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 2018ko azaroan kaleratutako epaiari, eta, ondorioz, Gorenak berak 2012an ezarritako zigorrak baliogabetu zituen. Goreneko Bigarren Aretoko hiru epaileek irmo adierazi zuten Estrasburgoko auzitegiaren ebazpenak «lotesleak» direla, eta fiskaltzak bat egin zuen irizpide horrekin. Verde Esperanza Terrorismoaren Biktimen Elkarteak, baina, beste bide bat abiatu nahi izan zuen.

Estrasburgoko auzitegiak adierazi zuen Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epaimahaiburua ez zela «inpartziala» izan auzipetuak epaitu zituenean. Beraz, Verde Esperanza elkarteak Espainiako Auzitegi Nazionalari eskatu dio egin dezatela berriro epaiketa beste epaile batzuekin.

Auzitegi Nazionalak erantzun du Giza Eskubideen Auzitegiak eta Auzitegi Gorenak ez zutela eskatu beste epaiketarik egin zedin sententzietan, eta legeak ez duela aurreikusten horrelakorik egitea, auzipetuen zigorrak baliogabetu dituztenerako, dagoeneko beteak zituztelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.