Polonian 418 atxilo, muga pasatzen laguntzeagatik

2021eko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Poloniako agintariek atzo jakinarazi zutenez, herrialdeko mugazainek 418 lagun atxilotu dituzte aurten Bielorrusiarekiko mugan, migratzaileei hura legez kanpo igarotzen laguntzea leporatuta.

Ukrainakoak dira atxilotuetakoetatik 88, Georgiakoak 56, Siriakoak 53, Poloniakoak 44, eta Alemaniakoak 29; gehienekazken herrialde horretan bizitzeko baimena dute.

Poloniako zerbitzu sekretuen ustetan, Bielorrusiako armadako jeneral bat mugan izan zen iragan hilabetean, milaka migratzaile han elkartu zirenean Europako Batasuneko estatu kidean sartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.