Albistea entzun

Albert Batet. Junts per Catalunyaren bozeramailea Kataluniako Parlamentuan

«Proiektua adosten ez badugu, gobernuak ez du aurrera egingo»

Batetek uste du independentismoak botoen %50 gainditu izanak erantzukizuna eskatzen duela, eta akordio «sendo eta egonkor bat», hautesleak asebete eta gobernu baterako oinarria jartzeko.
BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Julen Aperribai -

2021eko martxoak 31

Bi hilabeteko atzerako kontaketa hasi zuten atzo Kataluniako alderdi independentistek. Tarte hori izango du ERC Esquerra Republicanak JxC Junts per Catalunya batzeko Pere Aragones presidente izendatzeko CUPekin egina duen akordiora, Aragones inbestitzeko saioak bigarrenez huts egin ostean. Adostasuna lehenago helduko dela uste du Albert Batet JxCren talde parlamentarioko presidenteak (Tarragona, Herrialde Katalanak, 1979): «Datozen egunetan edo asteetan».

Esana duzue lehenago edo geroago Aragones inbestitzearen alde egingo duzuela. Zergatik ez gaur [atzo]?

Hauteskundeen emaitzak aitzakiarik gabekoak dira: alderdi independentistok botoen %52 lortu genituen. Herritarrek esan digute elkar ulertu behar dugula, baina erantzukizuna ere badira emaitzok guretzat. Ados gaude urrera egin ahal izateko akordio bat egitearekin, %52 horrek ondorio politikoak izan ditzan, baina, era berean, ezin dugu jokatu botoen %48 eskuratu izan bagenu bezala.

Elsa Artadik esan zuenez, akordioa lortzea egun gutxiko kontua izango da. Ados zaude?

Bai. Ostiralean esan genuen hiru egunetan ezin direla konpondu hiru urtetako desberdintasun ideologikoak. Gobernu proiektu solido bat nahi dugu. Proiektua adosten ez bada, gobernuak ez du aurrera egingo. Denok ados gaude datorren legealdia ezin dela aurrekoaren luzapena izan, eta akatsak ezin direla errepikatu. Horregatik, azken urteetan sortu diren interferentzietatik blindatu behar dugu geure burua lehenik. Akordio hori irits daitekeela? Irits daiteke, bai. Espero dugu datozen egunetan edo asteetan egonkortasuna emango digun akordio horren oinarriak ezartzea.

Gemma Geis zure alderdiko parlamentariak esan du CUPekin akordioa egin izanak zuek urruntzen zaituztetela. Arlo sozialak hartu duen pisuagatik al da?

Ez du esan urruntzen gaituela, baizik eta ez gaituela horretara lotzen. Arraroa da ERCk esatea gurekin koalizioan gobernatu nahi duela, eta, hori baino lehen, inbestidura akordio bat adostea. Aurrena gehiengoa ahalbidetuko duen akordio bat lortzen saiatzea da logikoena. Guk ez dugu nahi inbestidurarako akordio bat, legealdi osorakoa baizik, egonkorra eta lau urtekoa. Oraingoz, hori ez dago mahai gainean.

ERCren arabera, Errepublikaren Kontseiluak egin beharreko lanaren inguruan ikuspuntu desberdinak izatea jada ez da arazoa. Zuen ustez ere askatu da korapilo hori?

Urriaren 1eko mandatutik sortu zen Errepublikaren Kontseilua. Azken urteetan kontzientzia handiagoa hartu dugu Kataluniako Gobernuari egin zaizkion esku-hartzeen inguruan. Kataluniako instituzioei independentziarako bidean jartzea eragozten die horrek.

Horregatik, beharrezkoa iruditzen zaigu bidegurutzearen estrategia lantzea. Horri esker Espainiako Estatuaren grapa autoritarioetatik kanpo independentzia lortzeko ekintza politikoa prestatu eta bermatu daiteke. Zentzu horretan, uste dugu ez dela beharrezkoa erreminta berriak sortzea, erakunde anitza baita, eta independentismoaren barneko alderdi eta erakundeek osatua. Instituzio autonomikoak egunerokoan lan egin behar du, baina besteak izan behar du independentziaren alde lan egiteko gune nagusia. Hortaz, askatu beharreko korapiloetako bat da hori.

Zein da Aragones babesteko oztopo nagusia?

Argi ikusten da euren eta gure estrategia desberdina dela. Atzo bertan [herenegun], Zelaa legea onartu zen ERCren babesarekin, zeinak Kataluniako eskola eta murgiltze eredua arriskuan jar baititzake. Guk koherenteak izan nahi dugu, eta uste dugu Madrilen ere egin behar dugula guk defendatzen dugun eredu horren alde. Akordio on baterako oinarriak jarri behar ditugu, arazorik egon ez dadin elkar ulertzeko.

Ez duzue posible ikusten independentisten arteko akordioa lortu eta gero negoziatzea?

Lehenengo, negoziatu egiten da, eta gero egiten da akordioa: hori da gure politika. Gobernu sendo eta egonkor bat lortu nahi dugu aurrera egiteko, %52 horri erantzun bat emango diona. Hala ez bada, gu ez gara egongo.

Aukerarik ba al da berriz hauteskundeak egiteko?

Guk ez dugu aurreikusten. Akordio bat egotea espero dugu. Ez balego, aztertu beharko genuke zer egin egoera horretatik ateratzeko.

Gobernua osatu aurretik halako desadostasunak izanda, espero daiteke handiagoak izango dituzuela behin legealdia hasita.

Independentismoaren barruan berdinketa tekniko bat dago Esquerraren 33 diputatuen eta Juntsen 32en artean. Hori da errealitatea, eta, beraz, denok ahalegina egin behar dugu negoziatu eta aurrera egin ahal izateko. Puntu horretan gaude.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Raila Odinga presidentegaiaren jarraitzaileak, Nairobin. / ©Daniel Irungu, EFE

William Rutok irabazi ditu Kenyako presidentetzarako hauteskundeak

Arantxa Elizegi Egilegor

Hauteskunde Batzordeko zazpi kideetatik lauk uko egin diote emaitzak onartzeari. Raila Odingaren jarraitzaileek protesta egin dute batzordeko kideak bilduta dauden hotelaren atarian.

Nicola Sturgeon lehen ministroa, Eskoziako Parlamentuan. ©FRASER BREMNER/SCOTTISH DAILY MA

Hilekoarentzako produktuak doan banatuko ditu Eskoziak gaurtik aurrera

Berria

Gaur sartu da indarrean Hilekoarentzako Produktuen Legea, Eskozian. Udalek eta eskolek banatuko dituzte tanpoiak eta konpresak, eta eskatzen dituen ororentzat eduki beharko dituzte eskuragarri, doan.

Guayaquil hirian igande goizaldean izandako atentatua. ©Guayaseko gobernua.

Bost lagun hil dituzte Ekuadorren, lehergailu batekin egindako atentatuan

Hodei Iruretagoiena

Ekuadorko Gobernuak salbuespen egoera ezarri du Guayaquil hirian, 30 egunerako, «hiria babesteko eta kontrola berrezartzeko beharrezko neurri guztiak» hartzeko.

Israelgo Polizia, atzo, Jerusalem ekialdean. / ©Abir Sultan, EFE

Palestinar bat hil du tiroz Israelgo armadak

Arantxa Elizegi Egilegor

Jerusalem ekialdean egindako sarekada batean hil dute 21 urteko gizonezkoa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...