Nagore Odriozola Juaristi.
Tokio 2020. TOKION TOKIKOA

Olinpiar epaiketak

2021eko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Vodka botilekin, katxinba erretzen eta pokerrera jolasten agertu da Luka Doncic saskibaloiko izar esloveniarra irudi batzuetan. Berarekin batera, bere taldekideak, guztiak elkarrekin, musukorik gabe. Olinpiar Hiriko gela batean ageri dira, eta gehiengo handi batek hau ikustean «zein idoloak diren» edo «a zein ondo pasatzen ari diren» pentsatu duela dirudi. Bada, ordea, seinalatua izan den norbait istorio honetan, noski: Cristina Ouviña saskibaloi jokalari espainiarra. Bera izan da sare sozialetan irudi hauek partekatu dituena, itxuraz, gela horretan baitzegoen esloveniarrekin, eta segituan ezabatu dituen arren, bideoa birala egin da.

«Etxera bidali beharko lukete», «atentzioa eman nahi du jarraitzaileak irabazteko», «Doncicekin dagoela ikusarazi besterik ez du nahi», «a zer errespetu falta». Horrelakoak dira Ouviñari buruzko iruzkinak eta azkenean mezu bat argitaratu behar izan du: asko sentitzen duela dio, esloveniarrei behar adina barkamen eskatu nahi diela, eta gaizki egin duela bere olinpiar esperientziaren zati hori publiko egiten. Olinpiar Hirian dauden kirolari guztiek protokolo zorrotzak betetzen dituztela ere argi utzi nahi izan du bide batez, eta bere selekzioarekin duen konpromisoa guztizkoa dela.

Aurretik joan dadila egoerak orokorrean lotsa handia sentiarazi didala. Hasteko Olinpiar Joko batzuetan ikusi nahi dudan azkena delako hau (jakin badakigun arren halakoak sarri gertatzen direla), baina batez ere gaiari eman zaion tratuagatik. Arauak hausten ari zirenak, akaso, gela horretan zeuden guztiak dira, baita itxura penagarria eman dutenak ere. Baina Ouviñari gizonezko izarraren ohorea zikintzea ere leporatu zaio bere baldarkeriagatik eta horrek ere uste dut baduela izen bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.