Friendshipek eskatu du preso eriekin bilerak egitea
Europako Parlamentuko Basque Friendship taldeko diputatuek espetxeetara egin nahi dituzte bisitak, eta ostiralean egingo dute aurrena: Sinn Feineko Martina Andersonek Ibon Fernandez Iradirekin izango da Lannemezanen (Frantzia). Horrez gain, Espainiako Estatuari ere baimena eskatu diote horretarako. Talde horrek gogoratu du iazko urrian Europako Parlamentuak gaitzetsi egin zituela presoen urruntze politikak, eta gaixo daudenen eskubideak bermatzeko exijitu zuela.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu