Albistea entzun

Bakegintza ereduez ariko da Foro Soziala

'Ustekabean, topo' zikloa prestatu du; Libanoz eta Kamerunez ariko dira aurreneko saioan
Agus Hernan.
Agus Hernan. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2021eko abenduak 15 - Donostia

Aieteko konferentziatik hamar urtera, Euskal Herrian egoera «hobea» dagoela uste du Agus Hernan Foro Sozial Iraunkorreko bozeramaileak, baina oraindik ere askatu beharreko hiru «korapilo» ikusten ditu: biktima guztien «egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea», euskal presoei politika «arruntak» aplikatzea, eta «modu desegokian kontakizunaren borroka deiturikoa». Foroak azken horretan jarri nahiko luke arreta datozen hilabeteetan, atzo Donostian egindako agerraldian jakinarazi zuenez. Hain zuzen, «memoria kritiko inklusiboan» urratsak egin nahi lituzke, eta, horretarako, hainbat hitzaldi antolatu dituzte, Ustekabean, topo lelopean.

Lehendabiziko hitzaldia asteazkenean eginen dute, 18:00etan, eta Kamerungo eta Libanoko egoerak izanen dituzte hizpide. Antoine Bouba Kidakou eta Christina Foerch ariko dira solasean, Foro Sozialaren Youtubeko kanalean. Kamerungo Maroua unibertsitateko irakaslea da bata; Libanoko Fighters for Peace-eko nazioarteko harremanen arduraduna bertzea.

Nazioarteko esperientzietatik ikastea da xedea, eta, horretarako, bertzeak bertze Hegoafrika, Kolonbia eta Irlandako esperientziak ekarriko dituzte Euskal Herrira. Asmoa da aitzinago filosofia bera Euskal Herriko egoerari aplikatzea, «elkargune publiko eta pribatuak» osatuta.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Pello Otxandiano EH Bilduko Programa zuzendaria, indar subiranistak martxoaren 30ean Bilboko Euskaldunan egin zuen ekitaldian. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Lidergo kooperatiborako» deia

Jon O. Urain

EH Bilduk Euskal Eredua agirian jaso du datozen urteetarako egitasmo politikoa. Haren diagnostikoa da «inertziak kudeatzen» ari direla baina «norabide berri bat» behar dela
Pedro Sanchez, gaur goizeko agerraldian. ©FERNANDO ALVARADO / EFE

Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko asmoa adierazi du Sanchezek

Iosu Alberdi

CNIk egindako espioitzak defendatu ditu, eta gainerakoen gaineko erantzukizun oro ukatu.

 ©THEOPHILE CADRAN

«Zerbait gertatzen ari da 'Hipotesi demokratikoa'-rekin»

Ekhi Erremundegi Beloki

Pozik eta harrituta mintzo da Thomas Lacoste dokumentalak Ipar Euskal Herrian eta Frantzian izandako harrerarekin. Euskal gatazkaren eraldatzea landu du, historiografiari ekarpena egiteko.
Pablo Gonzalez kazetaria ©efem0565 /Efe

Pablo Gonzalezen eskubideen urraketa arbuiatu du Eusko Legebiltzarrak

Edurne Begiristain

EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk adierazpen bateratu bat adostu dute Eusko Legebiltzarrean. Kezka agertu dute Poloniako agintariak  «neurririk gabe erabiltzen» ari direlako kazetariaren behin-behineko atxiloaldia, eta instituzioei eskatu diete urratsak egiteko haren aurkako auziak «berme guztiak» izan ditzan. 

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.