Neska adingabe batek kontrol arrazista bat salatu du Baionan

Oihana Teyseyre Koskarat.
Baiona
2022ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Frantziako Jendarmeriak kontrolak egin zituen herenegun Baionako Lesseps kaian. Bertan da Pausa migratzaileentzako zentroa, eta, berez, Baionako Herriko Etxeak eta Frantziako Estatuko zerbitzuek akordio bat egina dute leku horretan kontrolik ez egiteko. Bada, Irene Ithursarri baionarrak salatu zuen bere alaba adingabeak kontrol arrazista bat jasan zuela bertatik pasatzean. Haren alaba beltza da, eta kontrolatu egin zuten. Hura zuria da, eta ez zuten kontrolatu.

Kontrola jasan eta segidan, jarrera arrazista egotzi zion Ithursarrik Poliziari. Ama-alabek uko egin zioten paperak erakusteari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.