Albistea entzun

Ibilbide luzeko autobusak doakoak dira jada ohiko bidaiarientzat Hegoaldean

Berme bat ordaindu beharko da, eta gutxieneko bidaia kopuru bat egin
Bidaiari batzuk, Donostiako autobus geltokian.
Bidaiari batzuk, Donostiako autobus geltokian. GOTZON ARANBURU / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jone Arruabarrena -

2023ko otsailak 2

Hego Euskal Herritik irten edo pasatzen diren ibilbide luzeko autobusak doakoak dira jada. Ibilbide luzeko lurreko garraioaren prezioetan dauden desberdintasunak «berdintzeko» helburuz, dekretu bat onartu du Espainiako Gobernuak, eta atzo sartu zen indarrean. Haren bidez, hemendik aurrera autobusak ere doakoak izango dira.

Izan ere, Renfeko aldiriko zein ibilbide ertaineko bidaiak doakoak dira duela hilabete batzuetatik, eta horiek erabiltzen duten antzeko sistema aplikatuko da autobusetan ere: 20 eta 65 euro arteko berme bat ordaindu beharko dute bidaiariek—bermea 20 eurokoa izango da 5 euro edo gutxiago balio duten txartelei dagokienez, eta 65ekoa 25 euro edo gehiago balio dutenei dagokienez; tarteko prezioak ere egongo dira, beti txartelen balioaren arabera—. Apirilera arte hamabi bidaia edo gehiago egiten badituzte, bueltatu egingo diete diru hori.

Doakoa, baina baldintzekin

Gutxienez abendura arte indarrean egongo da neurria, eta, bermeak ordaindu eta bueltatzeko, hiru epetan banatu dute urtea: otsailaren 1etik apirilaren 30era, maiatzaren 1etik abuztuaren 31ra, eta irailaren 1etik abenduaren 31ra. Epe horien hasieran ordaindu beharko da bermea, eta denbora hori igarotzean bueltatuko zaie bidaiariei dirua.

Espainiako Gobernuaren emakidadun diren enpresetan aplikatuko da neurria, eta enpresa horietan ohiko bideak erabilita erosi ahalko dira txartelak. Bankuko txartela erabilita ordaintzen bada, erabilera epea bukatzean modu automatikoan itzuliko da dirua bidaiariaren kontu korrontera. Eskudiruarekin ordainduz gero, ordea, bidaiariak eskatu beharko du dirua bueltatzeko, epea bukatu eta bi hilabete igaro aurretik.

Epe horietako bakoitzean bonu bat soilik erosi ahalko dute bidaiariek, eta beti ibilbide bera egiten duen autobuserako balioko du. Horrez gain, ezin izango da egun berean bidaia bat baino gehiago egin txartel horrekin, eta, bidaia bertan behera uztekotan, 24 ordu lehenago ezeztatu beharko da.

Txartelak, gainera, pertsonalak izango dira, eta pertsona bakar batek baino ezingo du erabili bonu horietako bakoitza. Azkenik, bidaia bat erosiz gero, hurrengorako txartel bat erosteko, bidaiak irauten duen denbora halako hiru itxaron beharko da. Arau horietakoren bat hiru aldiz apurtuz gero, bermea kenduko zaio bidaiariari.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Tolosako Laskorain ikastola, artxiboko irudi batean. ©JON URBE / FOKU

Matrikulazioan gardentasun handiagoa eskatu diote eragileek Hezkuntza Sailari

Irati Urdalleta Lete

Ikastolen Elkarteak esan duenez, gardentasunik ezean ez dute ikaslerik bidaliko beste zentroetara. EHIGEk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio legea betetzeko
Rebeca Huaytaren hilketa salatzeko kontzentrazioko artxibo irudia. ©E. PORTILLO

Emakume bat larri dago bikotekide ohiak jipoitu eta hari su eman ostean

Edu Lartzanguren Maite Asensio Lozano Javi West Larrañaga

Andrea oso larri dago, Gurutzetako erredura larrien unitatean. Bikotekide ohia 63 urteko gizonezko bat da, eta etxean egin dio eraso
Manifestazioa Donostiako EHUko campusetik irteten, atzo. ©GORKA RUBIO / FOKU

«Hezkuntza sistema sozialista» aldarrikatu dute Ikasle Abertzaleek

Jone Arruabarrena

Seinalatu dute hezkuntza sistema «enpresari handien menpe» dagoela, eta greba antolakuntzan «oztopoak» jarri dizkietela ere salatu dute
Navarra Suma taldea, osoko bilkuran xenofobiaren aurkako legea eztabaidatzen ari zirenean. ©NAFARROAKO PARLAMENTUA

Arrazakeriaren aurkako foru legea onartu dute, Navarra Suma gabe

Ion Orzaiz

Arau berriaren helburua izanen da «pertsona arrazializatuen eskubideak bermatzea» eta «administrazioaren bazterkeria» eragoztea. Navarra Sumak ez beste talde guztiek babestu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Jone Arruabarrena

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.