Europarako zerrendaburua Barrena izatea proposatu du EH Bilduk
EH Bilduko zuzendaritzak Pernando Barrena (Berriozar, Nafarroa, 1965) ezker abertzaleko kide eta Sortuko bozeramaile ohia proposatu du Europako Parlamenturako hauteskundeetan Orain Errepublikak hautagaitzaren bigarren lekuan joateko —ERC, BNG eta beste indar politiko batzuekin osatu du EH Bilduk koalizio hori, eta Oriol Junqueras izango da zerrendaburua—. Josu Juaristi zen koalizioko zerrendaburua, baina, hark hautagaitzari uko egin ondoren, EH Bilduk Barrena proposatu du hura ordezkatzeko. Indar subiranistako kideek gaur-biharretan babestu edo baztertu beharko dute Barrenaren hautagaitza.
Juaristik joan den ostiralean jakinarazi zuen uko egiten ziola Europako Parlamentuko bozetan zerrendaburu izateari, «harreman sentimental bat» amaitu ostean izan dituen jarrera «ez-onargarri» eta «lekuz kanpokoengatik».
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.