Albistea entzun

KRITIKA. Musika

Zergatirik ez

Marta Garcia -

2019ko urriak 29

Geneva Camerata

Zuzendaria: David Greilsammer. Koreografia, argiak eta dantza: Juan Kruz Diaz de Garaio. Egitaraua: Dance of the sun, Le bourgeois gentilhomme eta Wolfang Amadeus Mozarten 40. Sinfonia. Lekua: Kursaal Auditoriuma. Eguna: Urriaren 27a

Musika klasikoan ohikoak diren azturak hautsiz, Geneva Cameratako kideek errepertorio askotarikoa lantzen dute, barrokotik rockera. Kursaalean aurkeztu duten Dance of the sun proiektuan, Juan Kruz Diaz de Garaio koreografo eta dantzari legazpiarrarekin batera garatu dutenean, agertoki hutsean aritzen dira: ez atrilik, ez aulkirik, ez partiturarik. Oihal zuri garbiaren aurrean, musika mugimenduaz sublimatzeko aukeren miaketa.

Jean-Baptiste Lullyk Luis XIV.aren gortean interpretatzeko (batez ere dantzatzeko) konposatu zuen Le bourgeois gentilhomme, Moliereren libretoari jarraituz bost ekitaldiz osatutako komedia-balleta. Oraingoan, baina, orkestrarako suitea entzun ahal izan zen, proposamen eszeniko minimalista eta erakargarrian. Diaz de Garaio gidari, Geneva Cameratako musikariek beraiek zuten espazioa bete eta osatzeko ardura. XVII. mendeko dantzak eskatzen duen puntuen kolpeak bigunegiak suertatu zirela pentsa badaiteke ere, mugimenduak ez zuen musikaren garapena desorekatu edo oztopatu. Argi, ispilu eta itzalekin sortutako jolasak efektu estetiko sotil eta sakona lortu zuen. Bereziki nabarmentzekoa Marche pour la Ceremonie des Turcs mugimenduaren interpretazioa.

Bigarren zatian, Wolfgang Amadeus Mozarten 40. Sinfonia garai biziki emankorrean konposatua musika eta mugimendua uztartzen dituen unibertsoan murgildu zen erabat. Oker dabil ilunpetan, dantzan, buruz eta baita ahuspez ere gorputz eta arima aritzeko gai diren musikarien maila zenbatetsi daitekeela uste duena. Bestalde, David Greilsammerren keinuak arnasa eman zien bai Molto allegro malguari, bai minuetaren hasierako hemiolei, Diaz de Garaioren espresio plastikoarekin bat eginez. Dantzariaren mugimenduen ildo narratiboa batzuetan ulertezina bazen ere, indar estetiko ukaezina zuten pasarteak eskaini zituen, hala nola amaieran Pasioaren eta Pietaren itxura hartzen zuten irudiak.

Kursaaleko besaulki patioari so eginez, esperientzia estetiko berriak izatea antzokiak lepo betetzeko nahikoa arrazoia ez dela dirudi. Edonola ere, ausardiak ez du zergatien inguruko galderarik onartzen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ana Cristina Barragan zinemagile ekuadortarraren 'La piel pulpo / Octopus Skin' filmak itxiko du saila. ©Donostiako Zinemaldia

Barragan, Beristain, Giroud, Guzman eta Lechuga, Horizontes saria eskuratzeko lehian

Ainhoa Sarasola

Mariano Biasin, Fabian Hernandez, Juan Pablo Gonzalez, Carolina Markowicz, Manuela Martelli, Valentina Maurel eta Andres Ramirez Pulido zinemagileen lehen lanek osatuko dute Donostiako 70. Zinemaldiko Horizontes Latinos saila.
 

Bazka musika taldeko kideak: ezkerretik eskuinera, Erik Berganza baxu jotzailea, Fer Apoa abeslaria, Hogei Esteban gitarrista, Txomin Urriza gitarrista eta Galder Izagirre bateria jotzailea. ©GALDER IZAGIRRE

Bederatzi dantza, baso ilunean

Miren Mujika Telleria

Bazka taldeak lehen diskoa ondu du: 'Basoaren ilunean dantza'. Poesia egin dute bederatzi doinu bortitzen gainean, eta horien bidez adierazi dituzte gaur egungo gizarteak eragindako zenbait zauri

Atzo arratsaldean egin zuten opera antzeztuaren entsegua. Irudian, entsegatzen. ©ANDONI CANELLADA/ FOKU

Euskal erako Donizetti bat

Leire Perlines Apalategi

Gaetano Donizettiren 'La Fille du Régiment' egokitu bat taularatuko dute bihar Kursaalean. Elena Sancho-Pereg eta Xabier Anduaga lehen aldiz ariko dira elkarrekin oholtzan

Carmen Alba, Joaquin Calderon eta Paz Fernandez, atzo, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

55 film lehiatuko dira NIFF Nafarroako zinema jaialdiaren 4. aldian

Itsaso Jauregi

Datorren astean izango da festibala, abuztuaren 17tik 20ra. Antzerki Eskolan, Kondestablearen jauregian eta katedralean emango dituzte filmak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...