Albistea entzun

Koronabirusa

Positiboek goia jo dute: 821

Apiriletik ospitaleratze gehien izan diren eguna ere izan da: 58. Haurren harremanak mugatzeko eskatu du Nekane Murgak, «burbuila txikiak» sortzeko. Baigorrin hamar bat kasu atzeman dituzte
Nekanen Murga Jaurlaritzako Osasun Sailburua, atzoko prentsaurrekoan, Gasteizen.
Nekanen Murga Jaurlaritzako Osasun Sailburua, atzoko prentsaurrekoan, Gasteizen. DAVID AGUILAR / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Olatz Esteban Ezkati -

2020ko abuztuak 22

«Egoera okertu egin da». Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Nekane Murga kezkaz jardun zen atzoko agerraldian. Izan ere, azken orduetan martxoaz geroztiko kutsatze kopururik handiena atzeman dute Hego Euskal Herrian: 821. Pandemiaren egunik zailenetan, bi aldiz gainditu zen kopuru hori: martxoaren 26an 891 positibo izan ziren, eta hurrengo egunean, 887. Orduko hartan, PCR probez gain, bestelako probak ere hartzen ziren kontuan. Kopuruak handiak diren arren, PCR probak egiteko gaitasuna nabarmendu nahi izan dute Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariek: test gehien egin diren eguna izan baita; 11.046. Aurrekoetan, 9.000 inguru egin dira, gehienez ere Hego Euskal Herri osoan. Herrialdeka ere, udako kopururik handienak izan dira Bizkaian eta Gipuzkoan. Bizkaian izan dira kasu gehien: 431; Gipuzkoan, 138. Apalagoak izan dira kutsatzeak Araban (124) eta Nafarroan (93). Erkidegotik kanpo bizi diren 31 kasu ere atzeman ditu Jaurlaritzak.

Murgak adierazi zuen datuak ez direla martxokoekin konparatzeko modukoak, baina joera goranzkoa da; positiboetan ez ezik, baita ospitaleratzeetan eta ZIUetan sartzen diren kasuetan ere. Izan ere, azken orduetan 58 pertsona sartu dira Hego Euskal Herriko erietxeetan gaitzaren ondorioz. Orotara, 258 lagun daude ospitaleratuta; horietatik 27 ZIU zainketa intentsiboetarako unitateetan. Apiril amaieraz geroztik, ez ziren hainbeste ospitaleratze zenbatzen egun bakar batean.

Ospitale batzuk hasi dira dagoeneko etor daitekeenerako prestatzen. Basurtuko ospitalean (Bizkaia), esaterako, premiazko arreta pediatrikoa San Pelaio eraiki- nera lekualdatu dute. Horrela, larrialdi pediatrikoen eraikina COVID-19 kasuak artatzeko erabili ahal izango dute. Gurutzetako ospitalean ere (Bizkaia) bi solairu egokitu dituzte kasu positiboak artatzeko; 5. eta 6. solairuak, hain zuzen ere. Aldi berean, beste bi eremu prestatzen ari dira, behar izanez gero, kasurik larrienak artatzeko. Nafarroako Gobernuko Osasun sailburu Santos Indurain ere mintzatu zen eguneko datuen inguruan atzoko prentsaurrekoan, eta azaldu zuen Nafarroako ospitaleen egoera «egonkorra» dela, oraingoz.

Harreman talde txikiak

Ikasturte hasiera ate joka ari da, eta iraila zaila izango dela ohartarazi zuen Murgak. Horregatik, arduraz jokatu beharra nabarmendu zuen, eta kontaktuak ahalik eta gehiena murrizteko eskatu zien herritarrei: «bizikidetzarako burbuila txikiak» sortzeko. Hots, harremanak talde txikietara mugatzeko. Aipamen berezia egin zien sailburuak txikienei: haurren harremanak mugatu behar direla esan zuen. Bereziki, eremu publikoetan daudenean; besteak beste, jolastokietan, igerilekuetan eta hondartzan.

Oraintxe, oldarraldirik bortitzena Azpeitian (Gipuzkoa) dago. Azken orduetan, bederatzi positibo gehiago atzeman dituzte herrian: 120 kasu dira guztira. Agerraldia kontrolatzeko probak egiten jarraitzen du Osakidetzak, eta kasuak «lokalizatuta» daudela azaldu du udalak. Zenbait kasu izan dira Baigorrin (Nafarroa Beherea) ere. Eskualdeko Osasun Agentziaren arabera, hamar bat kasu detektatu dituzte han; gehienak, gazteen artean. Lagunarteko kutsatze bat izan dela uste du agentziak, eta kutsatze katea eteteko lanean ari dira. Positibo eman dutenek eta hurbileko kontaktuek bakarturik egon beharko dute, eta PCR probak egin beharko dituzte zazpi egunen ondotik.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

«Euskarak izan behar du hezkuntza sistemako hizkuntza normalizatua»

«Euskarak izan behar du hezkuntza sistemako hizkuntza normalizatua»

Imanol Magro Eizmendi - Arantxa Iraola

Euskalgintzako eta kulturgintzako pertsona ezagunak batu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak eta aldarrikatu dute euskara eta euskal kultura ardatz izan behar dituela Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako ontzen ari diren Hezkuntza Legeak

Euskal Elkargoko hizkuntz politikaren arduradun Antton Kurutxarri. ©Bob Edme

Euskalgintzaren prekaritateari aurre egitea «zaila» izanen da energiaren kariotze garaian, Kurutxarriren ustez

Oihana Teyseyre Koskarat

Ipar Euskal Herriko Euskal Hedabideek emankizun berezia egin dute goizean, Baionan. Euskaraldiaren biharamunean, bilana egin dute, eta euskalgintzaren prekaritatea ere izan dute aipagai.

 ©Gorka Rubio

Miren Dobaran: «Euskararentzat esparru gehiago irabazi behar ditugu; hori da gure obsesioa»

Julen Aperribai

Eusko Jaurlaritzak kirola, aisialdia eta eremu sozioekonomikoa ditu lehentasun nagusi. Hamarkada honetako hizkuntza politikaren oinarriak Euskara Sustatzeko Ekintza Planean zehaztu nahi ditu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...