Ituna berritu dute Topaguneak eta Nafarroak

2023ko otsailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaleen Topaguneak lankidetza ituna berritu eta «indartu» dute. Hitzarmenak 145.000 euroko aurrekontua izango du, eta Euskarak 365 egun programa garatzea ahalbidetuko du, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak eta Oskar Zapata Topaguneko zuzendariak atzo adierazi zuetenez.

Egitasmo horren proiektuetako bat Nafarroa erdialdeko eta Erriberako gazteen arteko «harreman sare aktibo bat eraikitzeko lehen urratsak» egitea da, azaldu zutenez. «Erronka garrantzitsu bat da hizkuntzaren presentzia hedatzea ezagutza ohikoa izaten ez den leku haietan; ildo horretatik, hain zuzen ere, haurrengan eta gazteengan atzematen da euskararen ezagutza handiena. Hortik letorke ekimen hauen sustapenaren garrantzia», nabarmendu zuen Ollok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.