Murgiltze ereduari ateak ireki dizkiote Espainiako Kongresuan

Erredakzioa
2020ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Gaztelania irakaskuntzako hizkuntza ez izatea onartuta,LOMCE legearen erreformak aurrerabidea egin du Espainiako Kongresuan. PSOEk, Unidas Podemosek eta ERCk zuzenketa bat hitzartu zuten gaztelania ez izateko irakaskuntzako hizkuntza, eta Hezkuntza Lantaldearen gehiengoaren babesa jaso zuen atzo zuzenketa horrek. 26 boto izan zituen alde, eta 16 kontra. EH Bilduk alde egin zuen; EAJ, aldiz abstenitu egin zen. PPk, Vox-ek eta Ciudadanosek iragarri dituzte helegiteak horren aurka. Hezkuntza Batzordean eztabaidatuko dute legea datorren astean.

Legean jasotzen da «gaztelania, estatuko hizkuntza ofiziala», eta esaldi hori ezabatzea adostu zuten PSOEk, Podemosek eta ERCk.

Bestelako neurri batzuk ere biltzen ditu legeak. Besteak beste, sexuaren araberako segregazioa egiten duten eskolek ez lukete diru laguntza publikorik jasoko. Era berean, debekatu egingo du eskola kontzertatuei lursail publikoak uztea. Irakasleek eskatzen duten neurri nagusiena ez dute txertatu, ordea: ikasgeletako ikasleen ratioa legez gutxiagotzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.