Bidea ireki diote Ipar Irlandan sexu berekoen ezkontza legeztatzeari

2019ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Komunen Ganberan bi zuzenketa aurkeztu zizkioten atzo Ipar Irlandako Gobernuaren osaketari buruzko lege proiektu bati, eta diputatuek sexu berekoen arteko ezkontza eta abortua Ipar Irlandan ere legezko izatearen alde bozkatu zuten; aldaketa horiek ezarriko lirateke Ipar Irlandan ez badute gobernurik osatzen urriaren 21erako.

Egun horren aurretik gobernu bat bat adostea lortuko balute, gobernu horren esku utziko lukete atzo onarturikoekin zer egin erabakitzea.

Bi urte eta erdi dira Ipar Irlandak ez duela gobernurik. Blokeo politikoa erabatekoa da, eta gobernua berriz indarrean jartzeko alderdien saiakerek ez dute emaitzarik eman; parlamentua ere blokeatuta dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.