Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Berezkoa eta naturala

Lander Arretxea -

2022ko azaroak 23

Zenbat da ez duzula fikziozkoa ez den zerbait astero-astero ikusten? Zenbat da ez zaudela saio baten zain, gogotsu? Zenbat ez duzuela etxean tradizio zalantzaezin bilakatu saioa batera ikusteko erritual hori? Gure etxeetan —asko zapaldu ditut azken hamarkadan ez da horrelakorik izan Goenkale edo Wazemank-en garaitik —eta pasatu dira ordutik gutxienez milurte pare bat—. Baina oraintsu, jada halakorik gehiago egingo ez genuela uste nuenean, besarkatu dugu ohitura zahar-berria. Berezkoa eta Naturala ikusten dugu asteazkenero. Bai: Leire Vargas, Haizea Arana, Oihana Arana eta Aner Euzkitzek gidatzen duten saioa; Argia-k ekoizten duena; Bertso Txapelketa Nagusiaren asteburuko emanaldia duena hizpide.

Poztekoa da Argia berriro ere, bertso txapelketaren aitzakian, ikus-entzunezko jostariak sortzen aritzea. Aitzindaria eta ederra zen Beranduegi, baina ez zuen askorik iraun. Apurtzaileak izan ziren Hitzetik Hultzera eta Damutuko zaizute, baina ordutik ere pasatu dira pare bat milurte —esaldi errimatuak ateratzen zaizkit, zer da hau?—. Baina geroztik apur bat bazterrean utzia zuten alorra; Beranduegi podcast bihurtu dute eta ez dago batere gaizki, baina ez da gauza bera. Orain laukote berri eta ezin aproposagoarekin proiektu hori egiten ari badira, gogotsu, umoreko eta lantalde berrituarekin ari diren seinale da.

Baina utz dezagun Argia, eta jorratu dezagun mamia. Jogurtarena ez, saioarena. Bertso emanaldiek utzitako ale finenak ekarri eta iruzkintzen dituzte, baina egiten dute askoz gehiago ere: look eta postura onenen errepasoa, bertsozaleak beldurtzen dituzten saio osteko kaleko elkarrizketak... Eta ondo pasatzen dute: bati eta besteari adarra joz, baina elkarri hitza zapaldu gabe eta hausnarketa kritikoak tartekatuta. Umorea egiten dute, arin eta bizi, baina arinkerian erori gabe.

Bertsolariak dira lau kideak, eta hor dago, ziur asko, koska. Ikasia izango da hori ere, baina honezkero berezkoa eta naturala zaie ariketaz ariketa erregistro eta tonu desberdinak hartzea. Gaiak, plazak edo neurriak eskatzen duenera egokituz bertsotan, eta saioaren atal bakoitzak eskatzen duenera bideopodcastean: orain absurdoan, orain kritiko, umoretsu, jakintsu gero, pedagogiko, kaotiko... Dena batera, eta dena elegantziaz.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©GEJA KUIKEN

«Bildtsez idatzitako lehen nobela ez dadila azkena izan»

Olatz Silva Rodrigo

Bildts dialektoan idatzitako lehenengo eleberria argitaratu du Gerard de Jongek. Nortasunari eta kidego batekoa izateko sentimenduari buruzko liburua da. Tradizio baten lehenengo urratsa egin duela adierazi du.
Haur bat eta haren mentorea, iazko agur festan. ©SOS ARRAZAKERIA

Urretxindorra, bidean lagun

Amaia Jimenez Larrea

Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkarteak duela bederatzi urte abiarazi zuen Urretxindorra, gazte migratzaileak eta goi mailako ikasketak egiten ari diren ikasleak elkartzen dituen programa. Zortzi bat bikoterekin hasi ziren proiektu pilotuan, eta ia berrogei dira aurten.
Jorge Ribera Eguzki irratiko esataria, artxiboko irudi batean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Eguzkik dio lege berriak ez diela lizentziarik bermatzen irrati libreei

Urtzi Urkizu

Hala ere, Iruñeko Eguzki irratiak lizentzia eskaera egingo du. Uste du lege berriaz ezin dela fidatu

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.