Zahar etxeen ikerketa batzordea eratzea galarazi dute EAJk eta PSEk

Ion Orzaiz.
2021eko ekainaren 4a
00:00
Entzun
EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU taldeek Eusko Legebiltzarrera eraman zuten atzo izurri garaian Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zahar etxeetan gertatutakoa ikertzeko batzorde parlamentarioa eratzeko proposamena, baina EAJk, PSEk eta Voxek atzera bota zuten, kontrako botoa emanda. PP-C's koalizioak abstentziora jo zuen.

EH Bilduren eta Elkarrekin Podemos-IUren proposamenaren helburua zen batzorde berezi bat eratzea, «egoitzetan eginiko auditoria independente batetik abiatuta», sei hilabeteko epean txosten bat adostu eta zahar etxeak arautzen dituen 126/2019 dekretua aldatzeko.

EH Bilduko legebiltzarkide Nerea Kortajarenaren esanetan, izurrialdian zahar egoitzetan gertatutakoa «porrot kolektiboa» izan da; hori dela eta, ezinbestekotzat jo du «gertatutakoa zehatz-mehatz ezagutzea eta zaintza eredua errotik eraldatzea». EP-IU-ko Isabel Gonzalezek iritzi horrekin bat egin du: «Zahar etxeen egungo ereduak ez du bermatzen zaintza duina eta osoa».

EAJ: «Bada beste biderik»

EAJko eledun Aitor Urrutiak, bestalde, ez du beharrezko ikusten ikerketa batzorde bat eratzea, haren ustez, Eusko Jaurlaritzak «mekanismo propioak» dituelako egoitzetan gertatutakoa ikertzeko.

PSEko Gloria Sanchezek, azkenik, kargu hartu zien EH Bildu eta EP-IU taldeei: «Proposamenak aurkeztu beharrean, zalantzaren mamua hedatu nahi dute».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.