Suediak Turkia limurtu asmo du lege bat onartuta

2023ko martxoaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Suediako Gobernuak «lege antiterrorista bat» planteatzeko asmoa du, hartara Turkiak ken diezaion NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko kide izateko ezarria dion betoa. Hori jakinarazi du Suediako Justizia Ministerioko bozeramaileak, hango egunkari batean idatzitako iritzi artikulu batean. Ahal bezain pronto da gobernua proiektua parlamentura eramatekoa.

Hain zuzen, Suediako, Finlandiako eta Turkiako ordezkariak NATOkoekin bildu ziren atzo, Bruselan. Ankarak betoa ezarri die bi herrialde horiei, ekintzaile kurduei babesa ematen dietela leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.