Noiz sortua: 2019-10-23 00:30:00

Lurramako egitarauak klima larrialdian jarriko du arreta

Lurramaren 14. aldia aurkeztu zuten atzo Miarritzen.
Lurramaren 14. aldia aurkeztu zuten atzo Miarritzen. FRANCOIS BERLAND Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat -

2019ko urriak 23

Klima bizia da! lelopean iraganen da Lurrama, azaroaren 8tik 10era, Miarritzeko Irati gunean (Lapurdi). Euskal Herriko Laborantza Ganberak antolatzen du ekitaldi hori, «laborantza herrikoia eta iraunkorra bultzatzeko» asmoarekin. Aurten, Nafarroa gonbidatu dute, lurralde horretako eta Ipar Euskal Herriko laborarien arteko elkar ezagutza bultzatu nahi baitute.

Laborariak «klima larrialdiaren biktimak» direla nabarmendu dute antolatzaileek. Laborantza herrikoiak desafio horretan duen lekuaz hausnartuko dute hainbat eragilek hiru egunez. Hamalaugarren ekitaldia babesteko, bi gonbidatu berezi izango dira: Valerie Masson Delmotte, GIEC Klima Larrialdiari Buruzko Gobernu Arteko Taldeko lehendakarietako bat; eta Piero Sardo, Slowfood eta Bioaniztasuna elkarteko lehendakaria. Hitzaldi bana emanen dute.

Egitarau osoaren artetik, jendartearen mobilizazioaz arituko dira Fridays For Future taldeko gazte ekintzaileak. Elikaduraren inguruan tokiko laborarien lekukotasunak entzuten ahalko dira.

Mintzaldiez gain, animazioak, tailerrak eta erakusketak ere izango dira. Euskal Herriko baserrietan atzematen diren kabalak ikusten ahalko dira, eta haurrentzako tailerrak proposatuko dituzte. Lehen aldiko, landare gune bat ere jarriko dute.

Ekitaldia hasi aitzin, bihar, film bat emango dute Baionako Atalante gelan: John Chesteren The Biggest Little Farm dokumentala (Baserri txiki handiena), hain zuzen.

Alternatibak erdigunean

Urtero bezala, alternatiben herrixka plantan ezarriko dute, «laborantza herrikoia defendatzen duten» elkarteei toki berezia eskainiz. Hiru eguneko feria gauzatzeko laguntzaile gehiagoren beharra badaukatela ere jakinarazi dute antolatzaileek.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 6an eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Hamalau positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta gaixo bat ospitaleratu dute. Euskal Herrian 29.843 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.096 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Haur bat, konfinamenduan, etxean jolasten. / ©Iñigo Uriz, Foku

Astelehenetik ireki ahal izango dituzte haur eskolak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Irati Urdalleta Lete

Hiru herrialde horietako herritarrek hiruretan mugitzeko aukera izango dute. Ostalaritzan ez da gehienezko edukierarik egongo, eta barran zerbitzatzeko aukera ere izango dute. Diskotekek eta gaueko tabernek itxita jarraitu beharko dute. Hogei pertsona arte elkartu ahal izango da, bai etxean eta bai kalean.

Atzo Villabonan egin zuten bertso saiora sartzeko segurtasun neurriak. / ©Gorka Rubio, Foku

Alarma egoera amaitu ondoren ere maskarak erabiltzea beharrezkoa izango da Hego Euskal Herrian

Jon Ordoñez Garmendia

Ehun euro arteko isunak aurreikusten ditu Espainiako Gobernuak prestatu duen dekretuak, maskara erabiltzen ez dutenentzat. Urgentziazko kasuetan Osasun Ministerioak eskuduntzak bereganatzeko aukera izango du berriro.

Herritar batzuk Debako (Gipuzkoa) parke batean, elkarren arteko distanziak zainduz. ©GORKA RUBIO / FOKU

Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean ibili ahalko da astelehenetik aurrera

Jakes Goikoetxea

Espainiako Gobernuak jakinarazi du Hego Euskal Herria hirugarren fasera pasatzea onartu duela. Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak izurritearen kudeaketaren kontrol osoa berreskuratuko dute

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna