Nafarroako sindikatuek ratioak jaistea eskatu dute

2023ko martxoaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Anpe, Afapna, Steilas, LAB, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek hezkuntzari lotutako eskaerak egin zituzten atzo Nafarroako Parlamentuan. Nabarmendu zuten «presazkoa» dela sare publikoan ratioak jaistea eta baliabide materialak areagotzea, ikasleei arreta hobea eskaini ahal izateko. Horretarako, eskura dauden baliabide guztiak erabiltzea galdegin zuten.

Hezkuntzako mahai sektorialean dauden sindikatuek eskaera zehatza egin zuten: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasgeletan gehienez hogei haur egotea nahi dute; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 23; Batxilergoan, 25; Lanbide Heziketan, hamabost; eta Oinarrizko Lanbide Heziketan, zortzi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.