Albistea entzun

SOSLAIA. Kathy Hochul

Emakume batek aginduko du New Yorken

PETER FOLEY / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Iztueta Olano -

2021eko abuztuak 25

Kathy C. Hochul politikari demokrata (Buffalo, 1958) izendatu zuten atzo New Yorkeko gobernadore; kargua eskuratu duen lehen emakumea izan da. Gobernadore gisa egindako lehen agerraldian, 62 urteko politikariak adierazi zuen inork ez duela bere lantokia «toxikotzat» joko, eta «gobernadore kargua eskuratu izanaz oso harro» dagoela. Halaber, emakumeei ohore egin zien Hochulek: «Kargua jasoko nuela jakin nuenean, nire aurreko emakume guztiengan pentsatu nuen, amarengan barne, eta historian aurretik egondako emakume askok lekukoa pasatu zidatela sentitu nuen».

New Yorkeko estatua ez dago, baina, garairik bareenean. Batetik, delta aldaeraren gorakadaren ondorioz, gero eta zailagoa da COVID-19aren pandemia kontrolatzea. Bestetik, ekonomiaren susperraldiak mantso egiten du aurrera. Horiek hala, Hochulek pandemiarekin lotutako zein neurri hartuko dituen iragarri beharko du datozen egunetan: maskara derrigorrezkoa izango den eta toki itxietan zenbateko edukiera ezarriko duten, besteak beste.

New Yorkeko Gobernuko lantalde berria osatzear dagoen arren, Hochulek berekin lanean egongo diren bi emakumeren izenak jakinarazi zituen atzo: Kaaren Persichilli Keogh eta Elizabeth Fine. Persichillik hartuko du Gobernuko idazkariaren kargua, eta Fine abokatuak, berriz, New York estatuko botere exekutiboan jardungo du.

Kargua hartu zuenean, Cuomok elkartasun osoa adierazi zion Hochuli Twitterreko kontuan: «Azkarra eta profesionala da; gobernadore kargua primeran defendatuko duela uste dut. Onena opa diot».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Montanan atzeman zuten globoa. ©BERRIA

AEBek Txinaren bigarren globo bat atzeman dute Latinoamerikan

Julen Otaegi Leonet

Pentagonoak Montanan atzeman zuen atzo ustezko lehen globo espioia; gaurko ordu txikietan, beste bat, Latinoamerikan. Ez du zehaztu non. Antony Blinken AEBetako Estatu idazkariak Txinara egitekoa zen bidaia bertan behera utzi du.

 ©MARCO SANTOPADRE

«Itsasoan hiltzen direnak dira larrialdia, ez bizirik iristen direnak»

Marco Santopadre

Ekintzailearen esanetan, «bisa politika bidegabeen biktima» izaten jarraitzen dute oraindik ere joan-etorriak libre eta seguru egiteko eskubidea behar luketen milaka pertsonak.
Italiako Polizia hilik aurkitutako zortzi migratzaileen gorpuak daramatzan ontziaren zain. / ©Concetta Rizzo, EFE

Kostazainek 42 pertsona erreskatatu dituzte Lampedusatik gertu

Arantxa Elizegi Egilegor

Zortzi lagun hilik atera dituzte ontzitik. Erreskatatutako migratzaileen esanetan, hotzez hil ziren. Beste bi desagertutzat jo dituzte.

Montanako zeruan ikusi duten ustezko globo espioia. ©BERRIA

AEBek Txinako ustezko globo espioi bat atzeman dute beren aire eremuan

Berria

Txinak «ez espekulatzeko» eskatu du, baina gertakariak korapilatu egin dezake igandetik aurrera Antony Blinken AEBetako Estatu idazkaria Txinara egitekoa den bi eguneko bisita.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...