Erdoganen ustez, Putinek «ahalik eta azkarren» amaitu nahi du gerra

Igor Susaeta.
2022ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak Vladimir Putin Errusiakoarekin hitz egin zuen lehengo astean, SCO Shanghaiko Lankidetza Erakundearen goi bileran, eta adierazi du Kremlineko buruak erakutsi diola «ahalik eta azkarren» bukatu nahiko lukeela gerra. «Hori iruditu zitzaidan, zeren, gauzak nola doazen ikusita, nahiko problematikoa da», esan zuen Erdoganek, atzo, AEBetako PBS telebista katean egin dioten elkarrizketa batean. Azaldu zuen ez duela inoren alde jarri nahi, baina nabarmendu zuen inbaditutako eremutik atera beharko lukeela Errusiak, eta, bide batez, Ukrainaren lurralde batasuna defendatu zuen, nazioartean aitortzen zaizkion mugekin; hau da, Krimea barne.

Baina Dmitri Peskov Kremlinen bozeramaileak egunero egiten duen prentsa agerraldian adierazi zuenez, «oraingoz» ez da posible gatazkari irtenbide diplomatiko bat ematea. Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik herenegun gauean esan zuen Errusiako armadak bi aukera dituela: «Amore ematea edo alde egitea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.