Koronabirusa

Eguzkilore kolektiboak kezka agertu du haurren ongizateaz

Ekhi Erremundegi Beloki.
Baiona
2022ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Ipar Euskal Herriko 533 ikasleri egindako galdetegi baten emaitzak aurkeztu zituen Eguzkilore kolektiboak atzo goizean Donibane Lohizunen (Lapurdi). Gurasoak, irakasleak eta terapeutak biltzen ditu taldeak. Iazko martxoan aurkeztu zuten COVID-19ak sortutako osasun krisiak haurrengan izan duen eragina aztertzeko asmoa, eta apirila eta ekaina bitartean egin dute inkesta. 3 eta 18 urte arteko haurrei betearazi diete; nagusiki eskola pribatuetakoak dira, ikastetxe anitzetan ez baitute onartu galdetegia banatzea.

Haurrek eta nerabeek emandako erantzunen bidez, konfinamenduak, maskarek eta osasun protokoloek haurrengan eragin kaltegarria izan dutela erakutsi nahi izan dute, oro har. Hala, haurrengan «haserrea, beldurra eta tristura» nagusitzen direla iradoki dute, adibidez. Jaso dituzten erantzunetan, umeen %24k aipatzen dute haserrea, bai, baina %41ek diote ez dutela «ezer» sentitu, eta %10ek «pozik eta lasai» zirela. %10ek beldurra sumatu dute, eta %9k, tristura. Hainbat osasun langileren eta irakasle baten iritziak ere gehitu dizkiote galdetegiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.