Albistea entzun

Legebiltzarkideak Kataluniara doaz, hezkuntza legerako ekarpenen bila

EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IUko kideak joango dira bisitan, bihartik asteazkenera. Ikastetxeak bisitatu eta adituekin egongo dira

Irati Urdalleta Lete -

2022ko urtarrilak 16

Kataluniako esperientziatik ikasi eta hango adituen ekarpenak jasotze aldera, Eusko Legebiltzarreko hezkuntza hitzarmena adosteko lantaldeko hainbat kide Kataluniara joango dira. Hain zuzen, EAJko Leixuri Arrizabalaga, EH Bilduko Ikoitz Arrese eta Elkarrekin Podemos-IUko Iñigo Martinez izango dira han, bihartik asteazkenera.

Bihar goizean ekingo diote lanari. Viceko La Sinia ikastetxera joango dira bisitan, eta zuzendaritzako kideekin bilera izango dute, «kultur aniztasuna eta eleaniztasuna ardatz gisa dauzkan» proiektu hori gertutik ezagutzeko asmoarekin. Arratsaldean, berriz, Bartzelonako Octavio Paz eskolara joango dira. Hainbat sari jaso dituzte eraldaketa pedagogikorako egindako lanagatik.

Hurrengo egunean, asteartean, Pau Gonzalezekin hitz egiteko tartea izango dute. Bartzelonako Hezkuntza zinegotzia da Gonzalez, baita AICE Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkarteko presidente delegatua ere. Bertan izango da Marina Canals AICEko idazkari nagusia ere. Bartzelona, hiri hezitzailea proiektuarekin izan duten esperientziaren berri eduki nahi dute legebiltzarkideek. Jarraian, Xavier Besalurekin bilera bat izango dute. Segregazioaz arituko dira, Besalu izan baitzen 2019an Kataluniako eskola segregazioaren aurkako hitzarmena lortzeko prozesuan parte hartu zuen adituetako bat. Arratsaldean, Prat de Llobregatera joango dira, Pilar Eslava Hezkuntza eta Kultura zinegotziarekin eskutik, besteak beste, hiri hezitzaile bezala duten esperientzia ezagutzeko.

Azkenik, Quatre Cantons ikastetxera bisitan joango dira asteazkenean, haren kudeaketa eta hezkuntza proiektua ezagutzeko. Horretaz gain, Francesc Colomerekin ere hitz egingo dute. Colome hezkuntza ikuskaria, Espainiako Gobernuko Hezkuntza Ministerioko Lanbide Heziketako zuzendari nagusia eta Kataluniako Gobernuko Hezkuntza Departamentu Hezkuntza Politikako idazkaria izandakoa da Colome.

Ekarpen bila

Eusko Legebiltzarrean bidea egiten ari dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza lege berriaren oinarria izango den hitzarmena ontzeko. Bide horretan, Euskal Herriko ehun eragile inguru igaro ziren azaroan eta abenduan Eusko Legebiltzarrean sortu duten lantaldetik, eta orain Kataluniara egingo duten bidaia ere osagarria izango da. Gaur-gaurkoz, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk soilik plazaratu dituzte hezkuntzarako haien proposamenak biltzen dituen txosten bana.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Tomas Rubinen senideak, atzo, Bilbon, gudariaren gorpuzkiak hartu berri. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Beste bost gudari identifikatu dituzte Begoñako hilerrian

Olatz Enzunza Mallona

Identifikazio xaflei esker atzeman dituzte bost gudariak. Gogora institutuak espero du 2023ko udaberrirako amaitzea identifikazio lana

LGTBI kolektiboek «saretzera» dei egin dute

J. A.

Gorroto diskurtsoaren hedapenaz eta komunikabideek kolektiboaren aurkako erasoei ematen dieten trataeraz «kezkatuta» daudela esan dute
Ikusgune behatokiak atzo kaleratu zuen txostenaren aurkezpena. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Lau urtean hirukoiztu egin dira Ikusgunen salatutako eraso LGTBIfobikoak

Jone Arruabarrena

Eraso transfoboen gorakadaz ohartarazi du behatokiak, eta Diputatuen Kongresuan trans legea tramitatzean sortu zen «gorroto giroari» egotzi diote igoera
Irene Montero, Espainiako Berdintasun ministroa, artxiboko irudi batean. ©JAVIER LIZON / EFE

Onartu eginen dute abortuaren legea, higiene gaien zerga jaitsi gabe

Ion Orzaiz

Hileko mingarriaren ondoriozko gaixoaldia eta erditze aurreko baimena jasoko dituzte testuan. Jaurlaritzak eta EH Bilduk ontzat jo dute araua

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...