Albistea entzun

Iban del Camporen 'Serendipia' filmak irabazi du Zine Bilerako saria

Josu Martinezen 'Subandila' lanarentzat izan da zuzendaritza onenaren saria. Benito Ansola beka 'Dena asmatuta dago' proiektuak hartuko du

Gorka Arrese -

2021eko azaroak 28

Atzo arratsaldean egin zen, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan, 44. Euskal Zine Bilerako sari banaketa. Aste barruan lehiatutako hogei film laburren artean aukeratu zituzten film onena, zuzendaritza onena eta gidoi onena.

Izaskun Arandiak, Iratxe Fresnedak eta Ane Pikazak osatutako epaimahaiak Iban del Camporen (Arrasate, Gipuzkoa, 1971) Serendipia lanari eman dio filmik onenaren saria: Urrezko Antzara eta 1.900 euro. Epaileen arabera, «zinemagintzaren mekanismoa koherentzia osoz praktikan ipini du, eta pelikula ariketa formal on bat da bere osotasunean».

Zuzendaritza onenaren saria Josu Martinezek irabazi du (Bilbo, 1986), Subandila filmarekin. «Gertakari historiko paregabea da», epaileen aburuz. «Narrazio bikaina du, eta zuzendaritza azpimarragarria». Gidoirik onenaren saria Jorge Moneoren (Gasteiz, 1988) Begiak hesteko artean lanarentzat izan da: «Zinemaren idazkuntzaren mugekin jolasten duen artefaktu bikaina». Bakoitzak 1.600 euro eta Zilarrezko Antzara jaso dituzte.

Bestalde, astean zehar ikusleek emandako botoen bidez, Gorka Ezkibelaren Ostendene filmak eraman du EITB Ikusleen saria.

Bi filmek, gainera, epaileen aipamen bereziak izan dituzte: Eukeni Arriortuaren Memoria, eta Pello Seron eta Unai Zaballaren Yauri Etxalde.

Euskal Zine Bilerak eta Euskaltzaleen Topaguneak bi urtez behin ematen duten Benito Ansola bekak 3.000 euroko saria du. Aurten irabazi duen proiektua Dena asmatuta dago izan da, Jone Arriolak, Ana Angulok eta Itxaso Frauk aurkeztutakoa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Itziar Leemansen 'Ximinoa' filma. ©Gastibeltza Filmak / Al Borde Films

Del Campo, Herguera, Leemans eta Perez Sañudo, Kimuak-en katalogoan

Andoni Imaz

Hautatutako zazpi film laburretatik bakarra da euskara hutsezkoa: Iban del Camporen Sorbeltza. Itziar Leemansen Ximinoa euskaraz eta frantsesez da.

Iruñeko Gazteluko plaza, 2022ko uztailaren 6an, Carlos Jean DJa ari zelarik. ©Rodrigo Jimenez, EFE

Merina Gris, Olaia Inziarte, Skabidean eta ETS Iruñeko sanferminetan arituko dira

Uxue Rey Gorraiz

Uztailaren 6tik 13ra izanen diren kontzertuak iragarri ditu Iruñeko Udalak: kontzertuak Gazteluko plazan eta Konpainia plazan izanen dira. Foruen plazan DJak ariko dira, arratsaldez eta gauez.

Josu Penades idazlea, atzo, Donostian, eleberria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

Egarriak asetzeko hiru motibo

Naroa Torralba Rodriguez

Josu Penadesen 'Egarria' eleberria eman du Alberdaniak. Aita-seme batzuk ditu protagonista
 ©JON URBE / FOKU

«Tokiko zinema bat pentsatzeak mesede egingo luke»

Andoni Imaz

Zinemaren industriatik aparte dabil Costa eroso, eta bide horren balioa defendatzen du, autore zinema «ustelaren» aurrean. Miresten dituen zinemagileak ekartzen ditu ahotara maiz: «Poesia galtzen ari da».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...