Albistea entzun

Merkataritza elektronikoa. Alex Rayon. Deustuko Eraldaketa Digiletaleko errektoreordea

«Euskal Herriko Amazon bat sortzea izan daiteke alternatiba bat»

Rayonek uste du eskualde mailako merkataritza plataformak sortu behar direla Amazonen hazkundeari aurre egiteko. Halere, salmentan egin beharrean, logistikan egin du azpimarra, hori baita «garrantzitsuena».
MONIKA DEL VALLE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Biain -

2020ko abenduak 13

Pandemiak lehendik zetozen joerak azaleratu baino ez ditu egin: erosketa ohitura aldaketa da bat, eta komertzio elektronikoaren garapen txikia beste bat. Elkar lotuta doaz, baina ez hainbeste elkarrekin. Bada, Amazonen gisako plataforma erraldoientzat pagotxa izan da konfinamendu garaian dendak itxi izana. Horregatik, hain zuzen ere, merkatari asko berehala saldu beharrean daude, baina zalantza sortu zaie nola eta non saldu erabakitzekoan. «Dilema zaila da askorentzat», onartu du Alex Rayonek (Bilbo, 1984), Interneten denda propiorik izan ezean, alternatiba «gutxi» dituztelako. Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetarako eta Eraldaketa Digitalaren Errektoreordea da, baita unibertsitateko Big Data Zuzendaria ere.

Konfinamenduko irudia izan da: dendak itxita, eta Amazon saldu eta saldu. Joko arauak aldatu behar dira?

Lehenik, ulertu behar dugu zer den Amazon, egoera nola konpondu erabaki aurretik. Nik askotan esaten dut Amazon logistika enpresa bat dela, denda baino gehiago. Makineria logistiko erraldoi bat da, produktuen banaketetarako eta itzulketetarako; horretan baitu arrakasta Amazonek, beste gauza askoren artean. Eta haren funtzionamendua ere ulertu behar dugu: herritarren gehiengoak ez baitu ulertzen Amazoni hainbeste emateak zer ondorio izan ditzakeen markengan edo enpresengan. Horregatik uste dut Amazoni ezin zaiola aurre egin soilik debekuarekin edo erregulazioarekin; sorkuntza bitartez egin behar da.

Nola egiten da hori?

Uste dut alternatiba bat izan daitekeela Euskal Herriko Amazon bat sortzea, nolabait esatearren. Kontua ez da webgune bat sortzea; logistika makineria bat sortu behar da, banaketak eta itzulketak egiteko. Orain Euskadin solte dauden pieza logistikoak elkartu behar dira. Proiektu publikoa izan behar da, Frantzian egiten ari diren moduan.

Orain arte merkatariei webgune bat zabaltzeko eskatzen zitzaien, Internet bidez saldu ahal izateko, baina badirudi orain hori ere ez dela nahikoa.

Interneten saltzea ez da arazoaren muina, beste guztia baizik: banaketa eta itzulketa logistika, ordainketa moduak, bermeak, packaging-a… Alegia, Interneten saltzeaz ari garenean aipatzen ez diren kontuak dira garrantzitsuenak, salmenta bera baino gehiago. Salmenta garrantzitsua da, noski, baina zer gertatzen da itzulketekin? Datuek diote Internet bidez saltzen den herena edo laurdena itzuli egiten dela; beraz, horretarako prest egon behar da, eta denda askok ez dute izaten itzulketa politikarik ere. Marketplace-ek erraztasun horiek ematen dizkiete, hain zuzen.

Azkenaldian, ugaritu egin dira marketplace edo merkatu elektroniko izeneko plataformak. Beraz, irtenbidea txikiak toki batean elkartzea da?

Bai, erabat. Baina kontuz, marketplace-aren subiranotasunera joan behar dugu; hau da, uste dut etorkizuna eskualde mailako marketplace-ak sortzean datzala. Ongi dago Alemanian marketplace bertikal bat eratzea, gai konkretu batean espezializatua dena, baina horrek ez luke arazoa konponduko. Bertatik ekin behar diogu, bertan sortu behar ditugu.

Nolakoak izan beharko lirateke plataforma horiek? Nork bultzatu beharko lituzke hemen?

Gero eta transbertsalagoak badira, hobe. Alegia, orotariko produktuak eta saltzaileak izan beharko lituzkete. Eta proiektu horiek eremu publikotik etorri behar dira; marketplace globalak mehatxu publikoak baitira, ez bakarrik tokiko merkataritzarentzat, baita finantza arloarentzat ere. Jakin nahi nuke zein den Amazonen eragina Euskadin ogasunari dagokionean edo enpleguari dagokionean... Eremu publikoko arlo asko daude Amazonen mehatxupean; beraz, horien alternatibak sortzeko bultzadak eremu publikotik etorri beharko luke.

Halere, merkatari batzuek Amazon erabiltzen dute marketplace gisara produktuak saltzeko. Garaitu ezin badiozu, elkartu zaitez harekin?

Hala da. Zure produktuak Amazonen izateko bi aukera daude: zuk Amazoni saltzea zuzenean, edo Amazonen bitartez saltzea. Bi aukerak oso ezberdinak dira, eta merkatariek Amazonekin duten harremana ere oso desberdina da bietan. Batzuei baliagarria izango zaie, baina denei ez. Aliantza horiek ulertu behar dira epe ertainera begira; hau da, behin barruan egonda gerta litekeenaz pentsatu behar da halakoetan.

Zenbateraino da aukera eta zenbateraino mehatxu?

Aliantza horiek arrisku ugari dituzte luze jo gabe. Produktuak Amazoni salduz gero, adibidez, zure marka erabat desager daiteke. Hori gertatu zitzaien, esaterako, Toys R Us-i eta Nikeri. Azken horrek duela urtebete utzi zion Amazonen saltzeari, eta albiste garrantzitsua dela uste dut, ez baita edozein marka. Nire iritziz, aukeraketa ona egin zuen.

Halere, kontsumitzaileak dauka ardura guztia. Egoki ikusten duzu hori?

Epe laburrera begira ongi dago ardura horretan azpimarra egitea; garaiz erreakzionatzen badugu, jendea lehenago ohartuko baita egoeraz.

Baina prezioak bakarrik axola dio kontsumitzaileari? Zergatik du Amazonengan konfiantza hori?

Horregatik egiten dut azpimarra Amazon zer den benetan ulertzearen garrantzian. Batetik, Amazon produktu asko dira, eta horregatik nabarmentzen dut transbertsalitatearen kontuan. Bestetik, bezeroaren gustuetara eta nahietara egokitutako gomendioak dira, alegia, zein produktu gustatuko litzaizukeen pentsatzen du une oro. Eta, azkenik, erosketa esperientzia da; hau da, klik bat behar da erosteko, eta bi itzultzeko. Horren aurka lehiatzea oso zaila da.

Datu guztiak gordetzen ditu Amazonek, hain zuzen. Zenbateraino da garrantzitsua hori?

Amazon datuen enpresa bat da. Jeff Bezosek bezeroa ezagutzeko antolatu zuen enpresa guztia. Alegia, Amazonen gertatzen den guztiak bezeroaren taularen inguruan orbitatzen du. Horregatik ulertu behar da funtzionamendua ere bai.

Amazonek badu ahulgunerik?

Nire ustez, datuak fabrikatzaileekin ez partekatzea ahulgune bat da. Produktuak nork erosten dizkion jakinaraztea, adibidez, saltzaileari. Amazonek inoiz nahiko ez lukeen zerbait da hori. Alternatiba ezberdin bat sortzeko aukeratako bat da datuak irekiak izatea, ondasun publiko izatea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Tubacexeko langileek protesta, Bilbon, gaur eguerdian. ©Tubacex Borrokan

Tubacex Borrokan: «Mahai gainean kaleratzerik ez dagoen arte jarraituko dugu»

Paulo Ostolaza

Gaur bi hilabete hasi zuten greba, eta manifestazioa egin dute Bilbon. Azpimarratu dute indarratu dutela enpresak egiten dizkien «mehatxuzko barne adierazpenei» aurre egin eta borrokan jarraitzeko, eta Jaurlaritza «patronalaren bozeramailea» dela gaitzetsi dute.

Ibaizabalen ertz bietan Bizkaiaren iragan industrialarekin lotutako garabi ugari daude. Parez pare daude Navalenak eta Muruetarenak: geldirik lehenak eta lanean bigarrenak. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

EGUNSENTI BERRI BAT EUSKAL ONTZIOLETAN

Jokin Sagarzazu

Naval behin betiko itxi duten arren, Euskal Herriko ontzigintza indartsu dago gaur egun, eta geratzen diren hiru ontziolek gainezka dute lan zorroa. Hala ere, sektorearen tamaina ez da duela 40 urte bezalakoa, eta beste era bateko lanak egiten dituzte.
Alemaniako Papenburgo hiriko Meyer ontzioletan egindako gurutzontzi turistiko bat. ©DAVID HECKER / EFE

Itsasoko Airbusaren porrota

Jokin Sagarzazu

Asiako erraldoiek kontrolatzen dute ontzigintzaren sektorea, eta Europan ez dute modurik aurkitzen horri aurre egiteko. Konpainia handien bat egiteek ere ez dute arrakastarik izan.

 ©SPRI

«Gure ontziolek beti egin dituzte ontziak armadorearen neurrira»

Xabier Martin

Pandemiaren krisian ere tinko irauten ari dira euskal ontziolak, Itsas Foroko buruak dioenez. Navalen adjudikazioarekin haserre dago Lopez de La Calle, eta horren zergatia esplikatu du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.