Bizkaiko zahar etxeetako greba amaitu du ELAk

Grebalariek astelehnean egindako protesta, Basaurin. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU.
Erredakzioa
2022ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Joan den astelehenetik ostirala bitartean, greba egin dute Bizkaiko zahar etxeetako langileek, ELAk deituta, «zainketen eta lan baldintzen egoera hobetzeko». Atzo, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean amaitu zituzten protestak, erakundeak erakutsitako «axolagabekeria» salatzeko, eta iragarri dute abenduan «gatazka areagotu» egingo dela haien eskakizunak bideratzen ez badira.

Goiz-goizetik, egoitzetako langileek mobilizazioak egin dituzte Bilboko sarbideetan, eta trafikoa oztopatu dute. Geroago, EITBren egoitzatik Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregirainoko manifestazioa egin dute, eta han protesta zaratatsua egin dute txistuka, erakundearen jarrera dela-eta «haserre» daudela adierazteko.

«Emakume izatea eta zaintzan profesionalki aritzea prekaritatearen eta erakundeen eta patronalaren ikusezintasunaren sinonimoa da», adierazi du ELAk. Sindikatuak esan duenez, gatazka honetan «genero ikuspegia» agerian geratu da: «Langileek behin eta berriz erakutsi behar izan dute gai direla borroka egiteko zainketen eta lan baldintzen egoera hobetzeko». ELAren iritziz, arlo honetan aritzen diren langileak «emakume izate hutsagatik» haien lana ez da behar bezala baloratzen.

Langileen aldarrikapen nagusiak dira egoitzak publiko bilakatzeko bidean aurrera egitea, GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen manupekoak diren egoitzekin baldintzak parekatzea, langileak kontratatzea, ratioa hobetzea eta ordezkapenak lehenengo egunetik egitea. Orotara, hamalau eguneko lanuzteak egin dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.