Errusia eta AEBak arma nuklearren erabileraz hitz egiten ari dira

Igor Susaeta.
2022ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Errusiako Gobernuak atzo adierazi zuen AEBetakoarekin hitz egin duela arma nuklearren erabileraz. Joan den asteazkenean, mobilizaziorako deia egitearekin batera, Putinek iradoki zuen arma nuklearrak erabiltzeko prest legokeela bere herrialdea defendatzearren. Hurrengo egunean hori bera berretsi zuen Kremlinek, eta AEBek jakinarazi zuten «ohar pribatuak» bidali zizkiotela Moskuri, ohartaraziz zer ondorio edukiko lituzkeen arma nuklearrak erabiltzeak. Jake Sullivan Etxe Zuriaren Segurtasun Nazionalerako aholkulariak herenegun ahoratu zuen horrek «ondorio katastrofikoak» edukiko lituzkeela Errusiarentzat, AEBen «erantzun erabakigarri bat» eragingo lukeelako. Dmitri Peskov Kremlineko bozeramaileak atzo esan zuen auziari buruz «noizbehinka» hitz egiten dutela AEBekin. «Horrek balio du, gutxienez, elkarri urgentziazko mezuak bidaltzeko norberaren jarreraren berri emanez».

Aleksandr Lukaxenko Errusiako presidentearekin batzartu zen Putin atzo, Sotxin, eta bilera hasi aurretik eskatu zion Europari Errusia «errespetuz» tratatu dezala. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen arabera, bestetik, jakinarazi diote Kharkiv eskualdeko Izium hirian beste bi hobi komun topatu dituztela. Han, hobi komun batean, laurehundik gora gorpu agertu ziren duela bi aste. «Esan didate ehunka pertsona daudela bi hobi horietan», azaldu zuen Zelenskik herenegun, AEBetako CBS katean egin zioten elkarrizketa batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.