Frantzian debekatu egingo diete poliziei «itotzeko metodoa»

ander perez zala
2020ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Frantzian debekatu egingo diete poliziei eta jendarmeei zibilak atxikitze aldera erabiltzen duten «itotzeko metodoa», Christophe Castaner Barne ministroak atzo jakinarazi zuenez.

George Floyd afro-amerikarraren heriotzak eta Frantziako egunotako protestek bultzatuta —iragan larunbatean 23.000 lagun elkartu ziren Parisen—, gobernuak azkartu egin behar izan ditu indar armatuei buruzko erabakiak, eta, Castanerrek adierazi zuenez, atzo iragarritakoa arrazismoari aurre egiteko «erreforma baten hasiera» besterik ez da: «Frantzia ez da Ameriketako Estatu Batuak. Arrazismoak ez du tokirik errepublikan».

«Itotzeko metodoa» debekatzearekin batera, Frantziako Barne ministroak jakinarazi zuen «zero tolerantzia» izango dutela arrazismoaren kontra, eta, besteak beste, eskatuko duela polizia eta jendarme oro lanik gabe uzteko haren aurkako «arrazismo zantzurik» balego.

Iaz, polizien aurkako erreklamazioak %29 igo ziren —1.957 gehiago—, Eskubideen Defendatzailea aginte administratibo independentearen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.