Migratzaileen beste karabana bat abiatu da Hondurastik

2020ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Azken asteetan Hondurastik AEBetarako bidea egitea erabaki duten migratzaileei 200 pertsonako beste talde bat gehitu zitzaien joan den ostiralean. Helmugara iristeko dituzten aukerak, ordea, oso urriak dira: Mexiko gogor ari da erantzuten Guatemalarekin duen mugan, eta, azken bi asteetan, 2.300 pertsona inguru deportatu ditu Hondurasera. Urtarrilaren 14an irten zen karabana 5.000 lagun inguruk osatzen zuten, eta astebete geroago hasi zen Mexiko talde horretako kideak Tegucigalpara itzultzen. Guardia Nazionalak gogor egin zuen iheslarien kontra. Aldaketarik ezean, bide berbera egingo du karabana berriak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.