Albistea entzun

Indarkeria matxista biziago jasaten dute edadeko andreek

Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren ikerketa batek argitaratu du datua. Gizarte zerbitzuen babes «handiagoa» eskatu dute
Rut Iturbide, Eva Isturiz eta Paola Damonti, atzo, aurkezpenean.
Rut Iturbide, Eva Isturiz eta Paola Damonti, atzo, aurkezpenean. J.MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maider Galardi F. Agirre -

2020ko azaroak 5

«Ahanztura bikoitza jasaten dute emakume edadetuek». Baieztapen horrekin abiatu du Rut Iturbide ikerlariak Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren abaroan egin duten azken ikerketaren aurkezpena. Ahanztura, indarkeria matxista jasan duten andreak diren heinean, eta ikusezintasuna, adinekoak direlako. «Gurutzatze horri erreparatu behar diogu», gehitu du Eva Isturiz institutuko zuzendariak. Izan ere, orain arte apenas begiratu zaion gaiari, eta, orain, ikerketa egin ostean, ohartu dira, besteak beste, gizarte zerbitzuetatik ez dutela laguntza espezifikorik jasotzen 50 urtetik gorako andreek. Atzo argitaratu zituzten azterketaren emaitzak, Iruñean, Isturizek, Iturbidek eta Paola Damonti ikerlariak.

Gaiari begiratu «beharra» nabarmendu du Iturbidek: «Gaiaz ez da hitz egiten, baina indarkeria matxista jasan duten 50 urtetik gorako andreek ez dute sentitzen laguntzak beraientzat direnik. Gainera, gizartea geroz eta gehiago ari da zahartzen, eta, beraz, ezinbestean landu behar dugu gaia». Ikerketa egiteko, biolentzia matxista jasan duten andre edadetuekin egin dituzte sakoneko elkarrizketak, eta elkarteetan antolatuta dauden emakumeekin eta gizarte zerbitzuetako teknikariekin talde eztabaidak. Emaitzek agerian utzi dute andreon errealitatea: indarkeria matxista modu «biziagoan» jasaten dute.

Adina, aldagai inportantea

Hiru zatitan banatu dute ikerketa, baina hirutan gelditu da argi adinak zeresana duela indarkeria matxista bizitzeko eran. Batetik, «egiturazko» indarkeriari egin dio erreferentzia Iturbidek: «Adinean gora egin ahala, egonezin berezituak azaleratzen dira: indarkeria estetikoa jasaten dute, iruditeriatik ezabatuak dira andreak, ez dute erreferentziarik, bestea zaintzearen tiranian bizi behar dute, alargun gehienak andreak izanda ekonomia arazoei egin behar diete aurre...». Hortaz, sexu-genero sistemaren eta adinaren arteko intersekzionalitateari erreparatu beharra nabarmendu du. Izan ere, «areagotu» egiten da sexismoak duen eragina adinean gora eginez gero, ikerlariaren arabera.

Bestalde, andreok bikote harremanetan jasaten duten indarkeriaren nolakotasunak jaso dituzte. Datu esanguratsu bat jarri dute mahai gainean: «Bikote harremanetan indarkeria jasaten duten andreek denbora luzez pairatzen dute: 20 edo 30 urtez», ohartarazi du Iturbidek. Horren atzean dauden zenbait arrazoi zerrendatu dituzte: bakardadeari dioten beldurra, errudun sentitzea, biolentziaren naturalizazioa, menpekotasun ekonomikoa edukitzea eta sinesmen tradizionalagoak izatea. Aldiz, haur txikirik ez edukitzeak eta «nirea ez bazara beste batena zara» ideia presente ez egoteak harreman horietatik ateratzeko aukerak ematen dituela ere baieztatu dute. Aterabiderako laguntza bilatzeko zailtasunak aipatu dituzte, ordea.

Egitasmo berezien premia

Horregatik, adin tarte horri begiratzeko beharra nabarmendu du Damontik, eta eskatu du egitasmo bereziak abiarazteko adineko andreen premiei egokituta, indarkeria matxista jasan duten gainontzeko andreekiko «desoreka» berdintzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Hamar urteko eginahala

Hamar urteko eginahala

Iñaki Etxeleku - Ipar Euskal Herriko Hitza

10. urteurrena ospatuko du Mintzalasaik, BABeko euskararen aldeko asteak. Gaurtik hilaren 26ra iraganen da aurtengoa. Euskarazko eskaintza zabaltzea du betiko xedea.

Baheketa bat, artxiboko irudian. ©Jagoba Manterola / FOKU

Beste 132 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, eta positibotasun baxuak jarraitzen du

Edu Lartzanguren

Bakarrik 12 gaixo gehiago hartu dituzte erietxeetan, eta ZIUetan ingresaturiko pertsonen kopuruak ere jaisten jarraitzen du.

Haurrak Gasteizko ikastetxe batean, artxiboko irudian. ©JUANAN RUIZ / FOKU

«Publiko-itunpeko dikotomia» gainditzea proposatu du EH Bilduk

Irati Urdalleta Lete

Hezkuntzaren alorrerako egindako proposamena onartu dute koalizioaren Konferentzia Politikoan. Besteak beste, ikasleen onarpen «irekia, justua eta gardena» egiteko sistema bat diseinatu du

 ©BERRIA

ESKOLATIK EUSKARAN MURGILTZEN

Ion Orzaiz

Euskal Herrian, euskarazko murgiltze ereduan ikasten dute ikasleen erdiek baino gehiagok, eta goranzko joera erakusten dute matrikulazio datuek. Hala ere, aldeak daude herrialde batetik bestera: Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian, gutxiengo batek jotzen du euskarazko hezkuntzara.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Maider Galardi F. Agirre

Informazio osagarria

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna