DEBEKATUTAKO ESPEZIE INBADITZAILE BATZUK

2016ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Mapatxea

«Hartz txikitzat» dute adituek Procyon lotor espeziea. 2011ra arte, maskota moduan saltzen zituzten animalia dendek, baina, biodibertsitateari sortu dizkion kalteak ikusita, debekatzea erabaki zuten.

Vietnamgo txerria

George Clooney aktoreak hasi zuen Sus scrofa domestica maskota gisa izateko moda. Duela bi urte, Gipuzkoako mendietan lau txerri azaldu ziren, norbaitek utzi ondoren. 50-100 kilo izan ditzakete.

Floridako dortoka

Etxe askotako biztanlea da Trachemys scripta elegans. Hemengo dortoka baino maizago ugaltzen da, eta kume gehiago izaten ditu. Zenbait animaliatan egindako hozkak aurkitu dituzte.

Kramer loroa

Gehienetan, bikoteka saltzen dituzte Psittacula krameri hegaztiak. Hitz egiten ez badute ere, soinu andana egiten dituzte, eta pertsona askok, aspertuta, naturan utzi dituzte. Oso azkar ugaltzen dira.

Karramarro gorria

Uretako karramarroa desagertzeko arriskuan egotearen erantzuleetako bat da Procambarus clarkii espeziea. Horrez gain, Europako karramarroak hiltzen dituen izurritearen eramailea da.

Bisoi amerikarra

Europako bisoia desagertzeko arriskuan dago, larrugintza enpresa batzuek Mustela vison espeziea Europara ekartzeagatik. Azken ehun urteotan desagertutako lehen espeziea izan daiteke europarra.

Koipua

Larrugintzarako ekarri zuten Hego Amerikako Myocastor coypus espeziea, baina, hainbat enpresa itxi ondoren, Bidasoa ibaira hedatu zen 1970eko hamarkadan. Geroztik, asko ugaldu da.

Panpa belarra

Aspalditik dago Euskal Herrian Cortaderia Selloana; batez ere, Gipuzkoan eta Bizkaian. Klima epeletan zabaltzen da errazen, eta ingurua kolonizatzen du. Kostaldeko florarekin lehiatzen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.