Migratzaileen kanporaketa ikertzeko eskaria

2023ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Greziaren gobernabideari buruzko eztabaida bete-betean, Europako Batzordeko Barne Aferetarako komisario Ylva Johanssonek atzo jakinarazi zuen eskari formal bat egin dutela migrazioarekin zerikusia duen afera bat ikertzeko.

Joan den ostiralean, The New York Times-ek bideo bat argitaratu zuen, eta horretan ageri da, egunkari horren arabera, Greziako kostazain batzuek nola kanporatzen dituzten asilo eskatzaile batzuk, eta, gerora, nola abandonatzen dituzten itsasoan.

Hori hala gertatu zelafrogatuko balitz —apiril erdialdeko data jarri diote gertakariari—, gertaera hori Greziako, Europako Batasuneko eta nazioarteko zuzenbideen urraketa bat litzateke. Horregatik, Johanssonek eskatu zuen «ikerketa independente eta oso bat» egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.