KRONOLOGIA

2020ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Hona hemen Bateragune auzian gertaturikoen kronologia.

Atxiloketak
2009-10-13. Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Rufi Etxeberria, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta, Txelui Moreno, Amaia Esnal, Mañel Serra eta Ainara Oiz atxilotu zituzten.
2009-10-16. Otegi, Diez, Jacinto, Rodriguez eta Zabaleta kartzelatzeko agindu zuen Baltasar Garzonek.
2010-4-26. Auzitegi Nazionalak Rafa Diez aske utzi zuen, 30.000 euroko bermea jarrita.

Epaiketa
2011-6-27. Epaiketa hasi zen Espainiako Auzitegi Nazionalean.
2011-9-16. Otegiri, Diezi, Jacintori, Rodriguezi eta Zabaletari kartzela zigorra ezarri zien Auzitegi Nazionalak —Diez hiru egunera espetxeratu zuten—. Esnal, Moreno eta Serra absolbitu egin zituen. Defentsak kasazio helegitea jarri zuen.
2011-10-20. ETAk amaitutzat eman zuen jardun armatua.

Gorenaren berrespena
2012-5-10. Zigor epaia berretsi zuen Gorenak.
2012-6-23. Gorenaren erabakiaren aurkako babes helegitea aurkeztu zuten.
2013-6-4. Auziko mamiaz erabaki artean zigortuak aske ez uztea erabaki zuen Konstituzionalak.
2014-7-22. Babes helegitea atzera botata, Zabaleta, Jacinto, Rodriguez eta Otegi preso mantentzea erabaki zuen Konstituzionalak.

Zigorrak beteta, aske
2015-10-11. Zabaleta, Jacinto eta Rodriguez aske gelditu ziren, zigorra osorik beteta.
2016-3-1. Otegi aske geratu zen.
2017-8-17. Rafa Diez ere aske.

Estrasburgoren sententzia
2018-11-6. Estrasburgok ebatzi zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaimahaia ez zela inpartziala izan.
2018-11-15. Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auziko epaiaren berrikuspen helegitea aurkezteko baimena eman zion defentsari. 2012ko sententzia indargabe geratzeko aukera zabaldu zuen horrek.

Zigorrak bertan behera
2020-07-31. Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zituen 2012an auzitegi horrek berak berretsitako zigorrak.

Epaiketa, berriro
2020-10-20. AVT-Verde Esperanza elkartearen eskariari erantzunez, Espainiako Auzitegi Nazionalak Bateragune auzia berriz egitearen aurka egin zuen.
2020-11-19. Epaiketa berriro egiteko eskatu zuen fiskaltzak.
2020-12-14. Espainiako Auzitegi Gorenak epaiketa berriro egitea erabaki zuen, aho batez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.