Bi emakumetik batek indarkeria matxista pairatu du

2020ko irailaren 11
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko inkesta baten datuak jakinarazi zituzten atzo Espainiako Berdintasun Ministerioak eta Genero Indarkeriaren aurkako gobernuko ordezkaritzak. Inkesta horren arabera, 16 urtetik gorako emakumeen erdiek indarkeria matxista jasan dute noizbait. Inkestatutako emakumeen %57,3k bi emakumetik batek aitortu dute emakume izate hutsagatik indarkeria motaren bat pairatu dutela inoiz beren bizitzan.

Emakumeen aurkako biolentziari eta sexu erasoei buruz inkestak jaso dituen datuak gordinak dira, oso: inkestatutako andrazkoen %13,7k sexu erasoren bat sufritu dute; %6,5ek beren bikotekide edo bikotekide ohia ez zen norbaiten sexu indarkeria pairatu dute; eta%2,2 noizbait bortxatuak izan dira.Sexu erasotzaile ia guztiak (%99,6) gizonezkoak izan dira, eta gehienak, emakume horien gertukoak.

Emakume gazteenek sufritu dute gehiago genero indarkeria, inkestaren arabera: 16 eta 24 urte bitarteko emakumeen %71,2k onartu dute indarkeria matxista pairatu dutela, eta 25 eta 34 urte bitartekoen%68,3k.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA