BAKARRIZKETA

Behi Hilaren esne beltza

ARGENTINAKO GOBERNUA.
Iker Aranburu.
2019ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
1. Hildako behiak esnea ematen... beroa burura igo zaizu? Azken egunotako beroari buruz dudan iritzia ez da argitaragarria, baina ez, aire girotuari esker, lanerako neurona tenperatura txukunean dabil, eta horri esker jakin dut nazioarteko ekonomian garrantzia izan dezakeen berri bat: Vaca Muerta (Behi Hila) hasi da fruituak ematen.

2. Lehen esnea, orain fruitua... behi magikoei buruz ari zara ala? Ez, Vaca Muerta hidrokarburoak esplotatzeko lurralde bat da, Argentinako Patagonian. Oso handia da, Nafarroa halako hiru, eta munduko ustiategi handienetako bat bilakatzeko potentziala du.

3. Potentziala diozunean, ulertu behar dugu oraindik ez duela asko ematen? Uste zuten baino gutxiago. Duela ehun urte ohartu ziren lur horien azpian petrolioa eta gasa barra-barra egon zitekeela, baina 2012ra arte ez zuen egiaztatu YPF konpainiak.

4. Hori ez zen Argentinako Gobernuak nazionalizatutako konpainia? Huraxe. Kasualitatez edo, iragarpena egin eta gutxira Cristina Fernandez presidenteak Repsolen eskuetatik berreskuratu zuen. Konpainia publikoa da berriro YPF, eta duela bi aste iragarri zuen lehen aldiz esportatu zuela Vaca Muertatik ateratako gas likidotuaren 25.000 metro kubiko. Asmoa da neguan gas hori barne eskaria betetzeko erabiltzea eta udan esportatzea, Argentinaren kontsumoa jaisten denean. Aurretik, otsailean, Vaca Muertako petrolioa esportatzen hasi zen YPF bera: ia milioi erdi saldu zizkion Bahamasi. 2009az geroztik lehen esportazioa izan zen. Ondoren, petrolio konpainia txiki batek ere, Vistak, milaka upel batzuk esportatu zituen, eta aurrerantzean gehiago esportatuko dituela iragarri zuen.

5. Zergatik behar izan dute hainbeste denbora? Batetik, zailtasun teknikoak daude. Petrolioa eta gasa 3.000 metrora daude, lur azpian. Eta haustura hidraulikoaren bidez atera behar dira hortik, hau da, hondarra erabiliz hidrokarburoak dituzten harriak kraskatzeko.

6.Fracking ospetsua, alegia. Protestak sortu dira, ezta? Patagoniako inguru horretako jatorriko biztanleak, maputxeak, ez daude pozik beren lurrari emandako erabilerarekin, eta Hagaraino ere joan dira kutsaduraz kexatzera, baina indar politiko txikia dute gobernuari eta industriari aurre egiteko. Gainera, hidrokarburoen industria da enplegatzaile nagusia.

7. Orduan, zein da arazoa? Arazo teknikoek ekoizpena mugatu dute, eta horiek inbertsio apala ekarri dute. Gainera, azpiegituren eskasia dago: harea itsasoz, trenez eta azkenik kamioien bidez eramaten dute, Argentinak ez du gasa likidotzeko plantarik, gasbideak eta petroliobideak ere eskas...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.