Politikari «izaera juridikoa» kentzea adostu du Elkarrizketa Mahaiak

Laura VIlagra (gorriz) eta Felix Bolaños, atzo, Moncloan, bileran parte hartu zuten gainontzekoak inguruan dituztela. J.J. GUILLEN / EFE.
Igor Susaeta.
2022ko uztailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kataluniako Generalitatearen eta Espainiako Gobernuaren arteko Elkarrizketa Mahaiak bi akordio sinatu zituen atzo, Moncloan. Batetik, politikari «izaera juridikoa» kentzeko itun bat. Eta, bestetik, katalana babesteko eta bultzatzeko hitzarmen bat; Madrilek europarlamentuari eskatuko dio katalana osoko bilkuretan erabiltzeko aukera ematea —horretarako atea ireki dio euskarari ere—.

2020ko otsailean jarri zuten martxan Mahaia, eta bi gobernuetako ordezkariak —Generalitatearen aldetik ez zen JxCko kontseilaririk izan—, bakoitzeko lau, aterki horren pean hirugarrenez batzartu ziren, atzo. Urtea amaitu aurretik beste bilera bat egitekotan geratu dira.

Batzarraren ondotik nor bere aldetik mintzatu zen, eta Laura Vilagra Kataluniako Gobernuaren Presidentetzako kontseilariak nabarmendu zuen «aurrerapauso bat» eman dutela Generalitatearen eta Moncloaren arteko harremanerako «baldintza berriak» ezartzeko.

Bi aldeek adostu dute Kataluniako auziari izaera juridikoa kentzeko erreformak hauspotzea, horiek elkarrizketaren ondorio izatea, eta indarrean dagoen «ordenamendu demokratikoaren barruan» aurrera eramatea, eta «gehiengo sozial zabal baten» bermea edukitzea.

Felix Bolaños Espainiako Presidentetzako ministroak adierazi zuen bi gobernuei iruditzen zaielakatalanak izan behar duela Kataluniako hizkuntza sistemako «irakaskuntzarako hizkuntza».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.