Koronabirusa

Arabako zahar etxeak ere, grebara

Hiru lanuzte egingo ditute, ELAk, LABek, UGTk eta CCOOk deituta, «prekarizazioa» salatzeko
Protesta bat Gasteizen.
Protesta bat Gasteizen. E.PORTILLO/ FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Erredakzioa -

2020ko irailak 27

Pandemiak are gehiago okertu ditu Euskal Herriko zahar etxeetan lan egiten duten profesionalen baldintzak, eta datozen egunetan hobekuntzak eskatzeko protestak abiatuko dituzte hainbat zahar etxetako langileek. ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek greba deialdia egin dute Arabako zahar etxe pribatuetan eta etxebizitza komunitarioetan, hiru egunetan: urriaren 7an, eta azaroaren 11n eta 25ean. Horiek, baina, ez dira izango protesta bakarrak: sindikatuek iragarri dute hurrengo asteazkenean elkarretaratzea egingo dutela Arabako Foru Aldundiaren parean, eta mobilizazio gehiago egingo dituztela udazkenean.

Zahar etxeetako langileentzako lan baldintza «duinak» eskatzeko eta zaintza ereduaren «prekarizazioa» salatzeko abiatuko dituzte protestak, sindikatuek jakinarazi dutenez. Aspalditik dabiltza borrokan Arabako zahar etxeetako beharginak; pandemiak haien baldintzak okertu ditu, eta ez dute lortu lan hitzarmena adosteko negoziazio mahaia martxan jartzea. Egoitzak kudeatzen dituzten enpresei eta Arabako Diputazioari «pasibotasunez» jokatzea egotzi diete sindikatuek. Azpimarratu dutenez, izurriak agerian utzi du adinekoen egoitzen sektorea eta zaintza lanak «ezinbestekoak» direla gizartearentzat, baina salatu dute ez dutela behar beste baliabide euren lana behar bezala egiteko. Besteak beste, prekaritatea desagerrarazteko eta langile gehiago kontratatzeko eskatu dute.

Borrokan ari dira, halaber, Gipuzkoako zahar etxeetako langileak. ELA eta LAB sindikatuek urriaren 6rako deitu dute grebara adinekoen egoitzetan. Atzo, Senideak Gipuzkoako zentroetako egoiliarren familien elkarteak irtenbideak bilatzeko eskatu zion aldundiari. Elkarteak udaletan mozio bat aurkeztuko du gatazkari konponbidea eskatzeko, eta atzo elkarretaratzea egin zuen Azpeitiko (Gipuzkoa) Plaza Nagusian, salatzeko zahar etxeetako langileek hitzarmenik gabe daudela 2012tik.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Baionako ostatu bat, uztailean. ©Bob Edme

Ostatuak 22:00etan itxi beharko dituzte Ipar Euskal Herrian

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak neurri berriak iragarri ditu. Ostatuek ezinen dute eramateko alkoholik saldu 22:00etatik aitzina, eta karrikan ezinen da alkoholik edan 22:00etatik 08:00etara. Bezeroen erregistro bat egin beharko dute ostalariek. Ortzegunean jarriko dituzte neurriak indarrean, hamabortz egunerako, gutienez.

Bilboko taberna bat, edukiera murriztuta. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Ostalarientzako diru laguntzak eskatu ditu EH Bilduk

Erredakzioa

Sektorea erreskatatzeko plan bat aurkeztu du koalizioak: Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara eramango du.

Ostalariek protesta egin dute gaur Nafarroako Gobernuaren aurrean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Nafarroako ostalariak, itxieraren kontra: «Sektorea kriminalizatzen ari dira»

Ion Orzaiz

Tabernak eta jatetxeak «seguruak» direla adierazi du Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak. Elkarretaratzeak eginen dituzte ostegunetik aurrera

Udal langileak Azkoienen, kalea garbitzen. / ©Idoia Zabaleta, Foku

Gipuzkoak 100.000 biztanleko 500 positiboren langa gainditu du

Arantxa Iraola-Irati Urdalleta Lete

Hego Euskal Herrian egin dituzten testen %9,2k eman zuten atzo positibo. Eusko Jaurlaritzak ez du «ezer» baztertzen, baina, oraingoz, konfinamenduak eta etxeratze agindua ez daude mahai gainean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna